ARASO GARBIGUNEA - Txingudirentzat hondakinak berreskuratzeko zentroa. HONDAKINEN BIRZIKLATZEA.

Xedea Hondakinen bilketa selektiboa
Erakundea MANCOMUNIDAD DE SERVICIOS DE TXINGUDI- TXINGUDIKO ZERBITZUAK
Aurkezteko modua Katea - Araso / Txingudi Zentro Komertziala (Decathlon atze aldea)
Eskaera data Ez da beharrezkoa aurretik eskatzea
Eskabidearen epea Mugagabea
Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 8:00h - 12:45h / 15:30h - 18:00h Larunbatetan: 10:00h - 13:00h / 15:00h - 19:00h; Igandetan: 10:00h - 13:00h.
Tasen zenbatekoa Dohain da, 50 kilotik gorako hondakin, eskaiola edo plaktikoak direnean ezik
Tramitazio-epea Berehala
Baldintzak 3.500 kg. baino gehiagoko MMA ibilgailuen sarrera debekatuta dago.
Web

Oharrak

ZER ERAMAN DAITEKE GARBIGUNERA?

1) EDUKIONTZIEN ZONALDEA: Obra-hondakinak, beira laua (leiho eta ispiluen kristalak), eskaiola, plastikoa (bidoiak eta enbalajea), zura, kimaketak, beira, papera eta kartoia, pneumatikoak, txatarra, bolumen handikoak (koltxoiak, sofak, ...), tresna elektriko txikiak (telefono mugikorrak, zuku-makina, irratia...), hotzeko tresnak (hozkailuak, izozkailuak, aire egokituko ekipoak, ...), tresna elektriko handiak (telebistak, ordenagailuak, garbigailuak, ...), plastikozko ontziak, matalezkoak eta brick motakoak, ehunak (arropa, oinetakoa eta osagarriak).

2) HONDAKIN TOXIKO ETA ARRISKUTSUAK: Olioa (motorrekoa eta etxekoa), fluoreszenteak, aerosolak (intsektizida, laka, ...), pintura eta disolbagarrien hondakinak, kartutxo eta tonerrak, plastikozko eta metalezko RPT ontzi hutsak, bonbonak, autoetako bateriak, pilak.


ERABILTZEKO MUGAK: Hondakin jakin batzuetan tasa bat ordaindu beharko da 50 kg. baino gehiago pisatuz gero, adibidez, obra-hondakinak, eskaiolak eta plastikoa direnean, baina gainerako hondakinen kasuan zerbitzua dohain izango da edozein kasutan. 3.500 kg. baino gehiagoko MMA ibilgailuek ez dute sartzeko baimenik.

BESTELAKO HONDAKINAK
--------------
MEDIKAMENTUAK (iraungiak edo iraungi gabeko hondarrak) ETA ERRADIOGRAFIAK: Farmazietan laga daitezke.

--------------
GAUZA HANDIEN BILKETA: Ikusi web loturan, kokapenak eta bilketa ordutegiak.

X