ZINEFORUM - ZINEMA ETA BURU OSASUNA (Amaia KZ)

Erakunde antolatzailea ASOCIACIÓN DE FAMILIARES Y PERSONAS CON PROBLEMAS DE SALUD MENTAL - AGIFES
Hasiera data 2022-05-04
Aurreikusitako amaiera data 2022-05-25
Ordutegia Maiatzeko azteazkenetan - 19:00h
Lekua Amaia KZ (Hitzaldi aretoa)
Pío XII, 4
Prezioa Sarrera konbidapenarekin
Web

Oharrak

Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren zazpigarren edizioa burutuko du Irunen. Ekimena maiatzeko asteazkenetan izango da Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, 19:00etatik aurrera.

Agifesek ekimen honen bi edizio antolatzen ditu urtero, jende ugari erakartzen baitu hitzorduak: bata finkoa, Donostian; eta bestea, ibiltaria, Gipuzkoako eskualde guztietara iristeko helburuarekin. Jada saio bana hartu dute Eibarrek, Zarautzek, Bergarak eta Errenteriak. ´Buru osasunaren zaindariak’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen ezagutza zabaltzea, baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere.

Saioak maiatzaren 4an, 11n, 18an eta 25ean izango dira. Sarrera doan da eta gonbidapenak Irungo Turismo bulegoan bertan jaso ahal izango dira, pelikula bakoitzaren proiekzioaren aurreko astean zehar, asteazkenetik aurrera. Ikusleak, pelikularen ondoren burutuko den solasaldian parte hartzeko aukera izango du, filmaren mezuan sakontzeko.

EGITARAUA:

Maiatzak,4
- LAS HORAS: pelikularen txanda iritsiko da, euren bizitzari zentzua ematen saiatzen diren garai ezberdineko hiru emakumeren drama estatubatuarra. Hirurek Virginia Woolf-en Mrs. Dalloway eleberriarekin lotura daukate.

Maiatzak, 11
- EL PRINCIPE DE LAS MAREAS: Barbra Streisand-ek zuzendutako filma, eta depresioaren eta suizidioaren inguruan gogoeta egiteko aukera zabalduko du.

Maiatzak, 18
- LARS Y UNA CHICA DE VERDAD: gizon bakarti batek panpina batekin duen maitasun istorioa.

Maiatzak, 25
- QUE NADIE CAMINE POR MI MENTE CON LOS PIES SUCIOS: antzezlana proiektatuko da. Ikuskizunaren ondoren, antzezlanaren ordezkariekin solasaldia egingo da, buru osasun arazoek gure gizartean eragiten duten estigmari buruz sentsibilizatzeko.

Doako gonbidapenak, Irungo Turismo Bulegoan, emanaldi bakoitzaren aurreko asteazkenetik aurrera bananduko dira.

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako programak

Datuen Babeseko info. gehiago

X