UDALEKUAK 2022 - GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA (7-13 urtekoentzat) - Aurreinskripzioa
Erakunde antolatzailea | DFG - DEPARTAMENTO DE CULTURA, COOPERACIÓN, JUVENTUD Y DEPORTE |
---|---|
Hasiera data | 2023-06-01 |
Aurreikusitako amaiera data | 2023-07-29 |
Izen-ematearen hasiera data | 2023-03-20 |
Izen-ematearen amaiera data | 2023-03-28 |
Izena emateko lekua eta ordutegia | - Interneten bidez: WEB atalaren lotura jarraituz - Zuzenean: IGazte bulegoan, San Juan Plaza, -1 solairua - Udako Programen Bulegoan (Anoeta Pasalekua,28) Donostia |
Hartzaileak | 7-13 urteko haurrak |
Telefonoa | 943505444 |
E-maila | igazte@irun.org |
Web |
Oharrak
Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.
AURRETIKO IZEN EMATEA: Martxoaren 20tik 28ra
ERREKLAMAZIOAK: Martxoak 29 eta 30 egin ahal izango dira. Horretarako, zozketarako onartutakoen izenak jarriko dira eskaera aurkeztu den tokietan eta interneten.
BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK: Plaza guztiak apirilaren 17an banatuko dira, jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez.
Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, plaza lortzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da. Eskaera-orri bat baino gehiago agertuz gero, eskaera baliogabetu egingo da.
BEHIN BETIKO IZENEMATEA:
Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten jarriko dira.
Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 18tik 25era egin beharko dute. Online egiteko identifikazio elektronikoa behar da (B@kQ...) edo paperezko dokumentazioa Donostiako bulegoan (Anoeta pasalekua, 28) aurkeztu daiteke.
**** INFORMAZIO GUZTIA WEB LOTURA JARRAITUZ