UDALEKUAK 2022 - GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA (7-13 urtekoentzat) - Aurreinskripzioa

Erakunde antolatzailea DFG - DEPARTAMENTO DE CULTURA, TURISMO, JUVENTUD Y DEPORTE
Hasiera data 2022-07-01
Aurreikusitako amaiera data 2022-07-29
Izen-ematearen hasiera data 2022-03-21
Izen-ematearen amaiera data 2022-03-29
Izena emateko lekua eta ordutegia - Interneten bidez: WEB atalaren lotura jarraituz
- Zuzenean: IGazte bulegoan, San Juan Plaza, -1 solairua
Udako Programen Bulegoan (Anoeta Pasalekua,28) Donostia
Hartzaileak 7-13 urteko haurrak
Telefonoa 943505444
E-maila igazte@irun.org
Web

Oharrak

Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.

AURRETIKO IZEN EMATEA: Martxoaren 21etik 29ra

ERREKLAMAZIOAK: Martxoak 30 eta 31 egin ahal izango dira. Horretarako, zozketarako onartutakoen izenak jarriko dira eskaera aurkeztu den tokietan eta interneten.

BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK: Plaza guztiak apirilaren 4an banatuko dira, jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez.

Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, plaza lortzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da. Eskaera-orri bat baino gehiago agertuz gero, eskaera baliogabetu egingo da.

BEHIN BETIKO IZENEMATEA:
Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten jarriko dira.
Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 5etik 13ra egin beharko dute. Online egiteko identifikazio elektronikoa behar da (B@kQ...) edo paperezko dokumentazioa Donostiako bulegoan (Anoeta pasalekua, 28) aurkeztu daiteke.

**** INFORMAZIO GUZTIA WEB LOTURA JARRAITUZ

X