Ayuntamiento de
Buscador

UDALEKU IREKIAK - AbenturaERO! 2023 - Izenematea

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2023-07-24
Aurreikusitako amaiera data 2023-08-12
Izen-ematearen hasiera data 2023-05-15
Izen-ematearen amaiera data 2023-05-25
Ordutegia OHARRETAN (2)
Lekua - Egoitza elektronikoa
- Udal autozerbitzu terminaletan
Hartzaileak OHARRETAN (1)
Prezioa OHARRETAN (3)
Telefonoa 010/943505152

Oharrak

Kanpoko jardueren programa bat ingurunean, aisaldi aktiboko hainbat proposamen: abentura-parkea, Stand Up Paddle, Hondartza, Surf, Gymkhana, etab.

(1) PARTE-HARTZEA
2023ko Udaleku Irekien udal egitarauan 2012, 2013, 2014 eta 2015an jaiotako umeek eta gazteek parte hartu ahalko dute, Irunen erroldatuak baldin badaude.

Datu hau Udal Erroldan egiaztatuko da; eta 2023ko maiatzaren 1a baino lehen egon beharko dute alta emana bertan.

*Estatuko edo nazioarteko legezko truke edo harrera programetatik datozen haurrek edo gazteek ere hartu ahalko dute parte, betiere udalekuetako programaren oinarrizko baldintzak betez gero (adina eta hizkuntza) eta beti Irunen erroldatuta dagoen bere harrera-senidearekin batera. Familia unitate bakoitzeko gehienez ere haur 1 inskribatu ahalko da, eta gehienez ere ezaugarri horiek dituzten haur 1
txanda bakoitzean.

1. Txanda: uztailaren 24tik 29ra
2. Txanda: uztailaren 31etik abuztuaren 5era
3º Txanda: abuztuaren 7tik - 12ra

(2)Ohiko ordutegia: 09:00etatik 14:00ak arte, ostiraletan izan ezik, orduan 09:00etatik larunbateko 14:00ak arte izango baita jarduera, gaua barne.

Kopurua: 20 pertsona txanda bakoitzean gehienez eta 8 pertsona gutxienez.

EGUTEGIA
- AURRETIKO IZEN-EMATEAK: maiatzaren 15etik 25era, biak barne, egin behar dute interesdunek
Aurreinskripzioa bide hauek erabiliza egingo da:
Fitxa bakoitzeko 2 izen-ematea onartuko dira (anaia-arrebak, lagunak...), betiere txanda berekoak badira.

- ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA: Zozketarako onartutako eta ez onartutako eskarien behin-behineko zerrendak jendaurrean jarriko dira erakusgai www.irun.org udaleko web orrian maiatzaren 30 eta 31an. Gainera zerrendak kontsultatu ahal izango dira 010/943505152 telefonora deituz eta Udalaren autozerbitzu terminaletan.

Epe horretan, egoki iritziz gero, gora jotzeak egiteko aukera izango du interesatuak. Behin epea bukatuta, gora jortzerik ez balego, behin-behineko zerrendak behin betikotzat hartuko dira. Gora jotzerik balego, erabakiko dira eta behin-betiko zerrendak ekainaren 2an konponduko dira.

- ZOZKETA: ekainaren 5ean izango da, 10:00etan, zehaztuko lekuan.

Emaitzak jendaurrean jarrriko dira erakusgai www.irun.org udaleko web orrian ekainaren 8an. Gainera, zerrendak kontsultatu ahal izango dira 010/943505152 telefonora deituz eta udalaren autozerbitzu terminaletan.

- TOKIAK BAIEZTATZEA ETA BEHIN BETIKO IZEN-EMATEAK: Ordainketa eta behin betiko izen-ematea Irungo Udaleko Egoitza Elektronikoan egingo da (www.irun.org/sac) ekainaren 12tik 19ra.

*Behin betiko izen-ematea aipatutako epean egiten ez ba da, plazari uko egiten zaiola ulertuko da.

(3)PREZIOA
A) Irunen bizi direnak
- Izena emandako familia-unitateko kide bat bada: 70,00 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko bi kide badira: 56,00 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko hiru kide badira: 42,00 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko lau kide edo gehiago badira: 28,00 €
B) Irunen bizi ez direnak
- Izena emandako familia-unitateko kide bat bada: 87,50 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko bi kide badira: 70,00 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko hiru kide badira: 52,00 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko lau kide edo gehiago badira: 35,00 €

Kuota orokorraren % 75eko hobaria aitortzen zaie Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duen bizikidetza-unitateko kideei, eta Gizarte Ongizateko txosten baten arabera egoera parekagarria justifika dezaketenei, baina ezin izango da bateratu beste salbuespen edo hobari batzuekin.

X