UDALEKU IREKIAK - AbenturaERO! 2022

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-07-25
Aurreikusitako amaiera data 2022-08-13
Hartzaileak OHARRETAN (1)
Prezioa OHARRETAN (2)
Telefonoa 010/943505152

Oharrak

(1) PARTE-HARTZEA
2022ko Udaleku Irekien udal egitarauan 2011, 2012, 2013 eta 2014an jaiotako umeek eta gazteek parte hartu ahalko dute, Irunen erroldatuak baldin badaude.

Datu hau Udal Erroldan egiaztatuko da; eta 202ko ekainaren 1a baino lehen egon beharko dute alta emana bertan.

*Estatuko edo nazioarteko legezko truke edo harrera programetatik datozen haurrek edo gazteek ere hartu ahalko dute parte, betiere udalekuetako programaren oinarrizko baldintzak betez gero (adina eta hizkuntza) eta beti Irunen erroldatuta dagoen bere harrera-senidearekin batera. Familia unitate bakoitzeko gehienez ere haur 1 inskribatu ahalko da, eta gehienez ere ezaugarri horiek dituzten haur 1
txanda bakoitzean.

1. Txanda: uztailak 25-30
2. Txanda: abuztua 1-6
3º Txanda: abuztua 8 - 13

Ohiko ordutegia: 09:00etatik 14:00ak arte, ostiraletan izan ezik, orduan 09:00etatik larunbateko 14:00ak arte izango baita jarduera, gaua barne.

Kopurua: 16 pertsona txanda bakoitzean gehienez eta 8 pertsona gutxienez.

EGUTEGIA
- AURRETIKO IZEN-EMATEAK: ekainaren 14tik 20ra, biak barne, egin behar dute interesdunek
Aurreinskripzioa bide hauek erabiliza egingo da:
Fitxa bakoitzeko 2 izen-ematea onartuko dira (anaia-arrebak, lagunak...), betiere txanda berekoak badira.

- ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA: Zozketarako onartutako eta ez onartutako eskarien behin-behineko zerrendak jendaurrean jarriko dira erakusgai www.irun.org udaleko web orrian ekainaren 22 eta 23an. Gainera zerrendak kontsultatu ahal izango dira 010/943505152 telefonora deituz eta Udalaren autozerbitzu terminaletan.

Epe horretan, egoki iritziz gero, gora jotzeak egiteko aukera izango du interesatuak. Behin epea bukatuta, gora jortzerik ez balego, behin-behineko zerrendak behin betikotzat hartuko dira. Gora jotzerik balego, erabakiko dira eta behin-betiko zerrendad ekainaren 24aan argitaratuko dira.

- ZOZKETA: ekainaren 27an izango da, 10:00etan, eta publikoa izango da osasun egoerak horretarako aukera ematen badu, erabakitako lekuan.

Emaitzak jendaurrean jarrriko dira erakusgai www.irun.org udaleko web orrian 28an. Gainera, zerrendak kontsultatu ahal izango dira 010/943505152 telefonora deituz eta udalaren autozerbitzu terminaletan.

*Behin betiko izen-ematea aipatutako epean egiten ez ba da, plazari uko egiten zaiola ulertuko da.

(2)PREZIOA
A) Irunen bizi direnak
- Izena emandako familia-unitateko kide bat bada: 70,00 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko bi kide badira: 56,00 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko hiru kide badira: 42,00 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko lau kide edo gehiago badira: 28,00 €
B) Irunen bizi ez direnak
- Izena emandako familia-unitateko kide bat bada: 87,50 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko bi kide badira: 70,00 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko hiru kide badira: 52,00 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko lau kide edo gehiago badira: 35,00 €

Kuota orokorraren % 75eko hobaria aitortzen zaie Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duen bizikidetza-unitateko kideei, eta Gizarte Ongizateko txosten baten arabera egoera parekagarria justifika dezaketenei, baina ezin izango da bateratu beste salbuespen edo hobari batzuekin.

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X