UDA OIASSON 2022

Erakunde antolatzailea MUSEO ROMANO OIASSO / OIASSO ERROMATAR MUSEOA
Hasiera data 2022-06-17
Aurreikusitako amaiera data 2022-08-31
Ordutegia OHARRETAN
Lekua Oiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1
Izena emateko lekua eta ordutegia - Telefonoz: 943639353
- Emailez: info-oiassomuseo@irun.org
Telefonoa 943639353
E-maila info-oiassomuseorun.org
Web

Oharrak

EGITARAUA

- EGUN BAT MUSEOAN: 3 eta 6 urte bitarteko umeentzat. 60 minutuko iraupena. Bisita horretan, modu ludikoan eta parte hartzeko dinamikekin, Oiasso Museoa deskubrituko dute txikienek.

- ARKEOLAB: Arkeologia-tailer bat, 8-12 bitarteko gaztetxoentzat, 2 ordukoa. Tailer horretan, gaztetxoak arkeologo bihurtuko dira egun batez, eta arkeologiaren mundu zoragarrian barrena ibiliko dira. Hondeatu egingo dute, aurkitu, manipulatu, esperimentatu, hausnartu…

- MOSAIKO - TAILERRA: 6-12 urte bitartekoentzako da; 60 minutuko iraupena izango du, eta parte-hartzaileek mosaikoaren teknika ezagutuko dute, eta gure mosaikoa sortuko dugu, antzinateko benetako artistak izango bagina bezala.

- ZINEA ETA ERROMA TAILERRA: 8-12 urte bitartekoentzat. 90 minutu. "Erroma eta zinema" tailerrean, animaziozko film labur batean parte hartuko dute, urratsez urrats.

- GINKANA: 8-12 urte bitartekoentzat. 90 minutu. Pista batzuez lagunduta ibiliko gara museoan, eta, probak gaindituz, Irunen duela 2.000 urte nola bizi ziren jakingo dugu.

- BISITA IRUGURUTZETAKO MEATZEETARA: 6 urtetik aurrera; 60 minutuko bisitak, erromatarrek mineralak non aurkitu zituzten jakiteko. Esperientzia paregabea linternekin eta kaskoekin meatze-galeria batean sartzeko eta Irugurutzetako labeak ezagutzeko. Biltzeko tokia: Irugurutzetako interpretazio-zentroan bertan.

- BISITA NEKROPOLIRA, OIASSOKO ERROMATAR HILERRIRA: 6 urtetik aurrera. Iraupena: 60 minutu. Ama Xantalengo aztarnategi arkeologikoa ezagutzeko jarduera bat da. 2.000 urteko historia ikusteko aukera, erromatarren garaitik gaur egun arte.

Interesa dutenek izena eman dezakete edo informazio gehiago eskuratu Oiasso Museoak irekitako kanaletan: 943 63 93 53, info-oiassomuseo@irun.org helbide elektronikoa edo www.oiasso.com webgunea.

X