SOLAS JOLAS 2022

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2021-07-05
Aurreikusitako amaiera data 2021-08-31
Ordutegia 09:00-13:00* 1. TXANDA: uztailak 5-30 / 2. TXANDA: abuztuaren 3-31
Telefonoa 010 / 943505152
Web

Oharrak

SOLAS JOLAS 2021eko udaleku irekiaren helburua hezkuntza bi hizkuntzatan (euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz edota euskaraz eta frantsesez) jasotzen duten haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntzarekiko haurraren jarrera hobetzea da.

1. AURREINSKRIPZIOA:
Data: 2022/02/28 - 2021/03/11
Bide hauek erabiliz egin daiteke bakarrik:
- Interneten bidez: WEB lotura jarraituz
- Udal autozerbitzu terminaletan ere egin ahal izango da (HAZ - laguntzarekin - Anaka eta Kateko Kutxabank, Palmera Montero Gunea Alhondiga Belaskoenea AAEE, San Migel Adinekoen Gizarte Gunea)

Aurreinskripzioan haurraren datu hauek emango dira: izen-abizenak, helbidea, eskuko telefonoa, posta elektronikoa, aukeratutako txanda (uztaila, abuztua edo biak), ikasten ari den ikastetxearen izena, zikloa eta hizkuntza-eredua, Solas Jolaserako aukeratutako ikastetxea/ak eta haurrak dibertsitate funtzionalik duen ala ez. Halaber, zozketari begira familia unitateko kide batek baino gehiagok parte hartu nahi badu, esan beharko du bakarka edo familiako kide guztientzat egin nahi duen aurreinskripzioa eta familiak DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) kobratzen duen zehaztu beharko du.

Posta elektronikoa eta eskuko telefonoa ezinbestekoak izango dira komunikazio guztiak egiteko. Eman ezean, interesatuak erne ibili beharko du programaren inguruan komunikatzen den guztiaren berri izateko (epeak, komunikazioak...).

Anai-arreba batek baino gehiagok parte hartuz gero, aurreinskripzioa bakarka edo elkarrekin egin daiteke.

2. Onartuen behin-behineko zerrenda:
Data: 2022/03/21
Kontsulta egiteko aukerak:
- Interneten bidez: www.irun.org
- Telefonoz: 010 / 943505152. Astelehenetik ostiralera 8:00-19:00; larunbatetan 8:30-13:30

3. ERREKLAMAZIO EPEA:
Data: 2022/03/21 - 2022/03/25
Bide hauek erabiliz egin daiteke bakarrik:
- Interneten bidez: Irun Txartelarekin
- SAC (San Martzial kalea, 2): Astelehenetik ostiralera 08:30-14:00 eta 16:00-19:00; larunbatetan 9:30-13:00, aldez aurretik hitzordua hartuta telefono hauetan 010 edo 9435051

4. BEHIN BETIKO ZERRENDAK (zozketarako):
Data: 2022/04/04
Kontsulta egiteko aukerak:
- Interneten bidez
- Telefonoz: 010 / 943505152. Astelehenetik ostiralera 8:00-19:00; larunbatetan 8:30-13:30

5. ZOZKETA
Zozketa, publikoa izango dena, 2022ko apirilaren 12an egingo da, eguerdiko 12:00etan, Udaletxeko Bilkura Aretoan.
Parte hartu ahal izateko Euskara Arloarekin kontaktuan jarriko da interesduna 943505272/ euskara@irun.org

- Lehentasun hauek emango dira:

< Behar bereziak dituzten haurren: lehentasuna 1
< Inoiz parte hartu ez duten edoSOLAS JOLAS programan iaz inskripzioa egin ondoren plazarik lortu ez zuten haurren: lehentasuna 2
< Gainerako aurreinskripzioek

6. ZOZKETAREN EMAITZAK:
Data: 2022/04/12 arratsaldeko 15:00etatik aurrera
Kontsulta egiteko aukerak:
- Interneten bidez
- Telefonoz: 010 / 943505152. Astelehenetik ostiralera 8:00-19:00; larunbatetan 8:30-13:30


7. IZENEMATEA
Zozketa egin ondoren, Irungo Udalak aurreinskripzio guztien titularrei posta elektroniko bat bidaliko die inskripzio-kode batekin, behin betiko inskripzioa egin ahal izan dezaten.

Inskripzioak, zozketa bidez emandako hitzorduen hurrenkeran egingo dira. Zozketaz emandako hitzordutik aurrera eta inskripzio-epea amaitu arte, aurreinskripzioaren titularra (gurasoa, tutore legala) aurreinskripzioan izena emandako haurrak inskribatu ahal izango ditu une horretan plaza libreak dauzkaten bi txandatakoren batean.

Izen ematea ziurtagiri digitalarekin egingo da (IrunTxartela, NANe, IZENPE edo FNMT):
- Irungo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez www.irun.org/sac.
- Udal autozerbitzu terminaletan ere egin ahal izango da (SAC - laguntzarekin - Anaka eta Kateko Kutxabank, Palmera Montero Gunea Alhondiga Belaskoenea AAEE, San Migel Adinekoen Gizarte Gunea).

Inskripzioa amaituko da interesdunak eskatutako datu guztiak ematen dituenean eta zerbitzuaren prezioa ordaintzen duenean.

8. Zozketa bidezko hitzorduen epea amaituta, plazak libre geratuko balira, hitzordurik gabe inskripzioa egiteko beste epealdi bat irekiko da 2022ko maiatzaren 2tik 13ra,
aurreinskripzioa egina duten haur guztientzat. Haur bat nahi eta aukera izanez gero bigarren txanda batean inskribatu ahal izango da

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

* PROGRAMAREN ORDUTEGIA: 9:00etatik 13:00etara Ez da inor onartuko lehenago edo beranduago, justifikatutako salbuespenetan izan ezik. Anai-arreben kasuan, plaza ikastetxe diferentean badute, Euskara Arloak mekanismoak adostuko ditu eragindakoekin 15 minutuko tartea izateko, 8:45tik 9:00etara, denak garaiz iritsi ahal izateko, eta 13:00-13:15era irteeran denak jaso ahal izateko.

(A) IKASTETXEAK:
HAUR HEZKUNTZA (4 - 5 urteko gelak):
Belaskoenea LH (Marinel kalea), Dunboa HH (Ramon Iribarren kalea)*, Eguzkitza LH (Victoriano Juaristi kalea), Elatzeta HH (Araba kalea), Lekaenea LH (Donostia kalea), Toki Alai HH (Alzukaitz kalea), Txingudi ikastola LH (Jaizubia auzoa).

LEHEN HEZKUNTZA (1. 2. 3. eta 4. maila):
Belaskoenea LH (Marinel kalea), Dunboa LH (Martxoak 8 kalea)*, Eguzkitza LH (Victoriano Juaristi kalea), Elatzeta HH (Errotazar kalea), Lekaenea LH (Donostia kalea), Txingudi Ikastola LH(Jaizubia auzoa)

* Ikastetxe hau uztailean eta abuztuan aukeratu daiteke.


(B) JASOLEAK:
2012tik 2017ra jaiotako haurrak, Haur Hezkuntzako 4 urtekoen gelatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara bitartean daudenak, betiere Irunen erroldatuta badaude edo, besterik ezean, Irunen ikasten ari badira.

Gainera, 2010ean eta 2011n jaiotakoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta ikasturtea errepikatzen badute, edo 5. edo 6. maila egiten badute dibertsitate funtzionala izanik.

Dibortziatuta edo legez bananduta dauden gurasoen seme-alabek, nahiz eta Irunen erroldatuta ez izan, uztaila edo abuztu osoan zaintza duen gurasoa Irunen erroldatuta baldin badago, zaintzapeko hilabetean parte hartzeko aukera izango dute. Zaintza egiaztatzeko epaitegiko sententzia edo ziurtagiria aurkeztu beharko du.


PREZIO PUBLIKOAK:
Programa honetan parte hartzen duen familiako kide kopuruaren arabera
- Kide bakarra: 72,85 haur eta hilabete bakoitzeko.
- 2 kide garai berean: 58,25 haur eta hilabete bakoitzeko.
- 3 kide garai berean:: 43,70 haur eta hilabete bakoitzeko.
- 4 kide edo gehiago garai berean: 29,10 haur eta hilabete bakoitzeko.

Hobariak / Salbuespenak
Kuota orokorraren % 75eko hobaria aitortzen zaie Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duen bizikidetza-unitateko kideei, baina ezin izango da bateratu beste salbuespen edo hobari batzuekin. 18,21 € haur eta hilabete bakoitzeko.

Bizikidetza Unitatea / Errenta
< 2 pertsona 11.701,32€ urteko
< 3 pertsona edo geihago 12.943,92€ urteko

X