SOLAS JOLAS 2022- Zozketaren emaitzak eta behin betiko izen-emateak

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Izen-ematearen hasiera data 2022-04-19
Izen-ematearen amaiera data 2022-05-13
Izena emateko lekua eta ordutegia - Interneten bidez: beheko WEB esteka jarraituz (IRUN TXARTELA erabilita)
- Autozerbitzu terminaletan*
Prezioa OHARRAK IKUSI
Telefonoa 010 / 943505152
Web

Oharrak

Zozketa egin ondoren, Irungo Udalak aurreinskripzio guztien titularrei posta elektroniko bat bidaliko die inskripzio-kode batekin, behin betiko inskripzioa egin ahal izan dezaten hitzordua emanez. Inskripzioak, zozketa bidez emandako hitzorduen hurrenkeran egingo dira. Zozketaz emandako hitzordutik aurrera eta behin betiko izenemate epea amaitu arte, pertsona helduak (gurasoa, tutore legala) aurreinskripzioan izena emandako haurrak inskribatu ahal izango ditu une horretan plaza libreak dauzkaten BI TXANDATAKOREN BATEAN.

*Nola: Ziurtagiri digitalarekin edo Irun Txartelarekin egoitza Elektronikoaren bidez www.irun.org/sac edo udal autozerbitzu terminaletan ere egin ahal izango da (SAC - laguntzarekin - Anaka eta Kateko Kutxabank, Palmera Montero Gunea, Alhondiga Belaskoenea AAEE, San Migel Adinekoen Gizarte Gunea).

IZENA EMATEA EGITEKO BIGARREN EPEALDIA
Noiz: maiatzaren 2tik 13ra. Plazak libre geratuko balira, HITZORDURIK GABE inskripzioa egiteko zabalduko da epealdia. Aurreinskripzioa egina duten haur guztientzat.BIGARREN TXANDA BATEAN INSKRIBATU AHAL IZANGO DA parte hartzaile bat. Euskara Arloak, bestalde, inskripzioa egiteko epe berezi baterako deialdia egin ahal izango du beharrezkoa dela ikusten badu.

X