OIASSO MUSEOA - IKASTAROA "Domusetik Forura. Erromatarren eguneroko bizitza esperientzia femeninoen ikuspuntutik" - Izenemateak

Erakunde antolatzailea MUSEO ROMANO OIASSO / OIASSO ERROMATAR MUSEOA
Hasiera data 2023-02-28
Aurreikusitako amaiera data 2023-06-01
Izen-ematearen hasiera data 2023-02-08
Izen-ematearen amaiera data 2023-02-27
Ordutegia Asteartetan 18:00-19:00 edo ostegunetan 11:00-12:00
Lekua Oiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1
Izena emateko lekua eta ordutegia - Oiasso Museoan
- Erreserba egiten honako telefonoan: 943639353
Prezioa 65 euro
Telefonoa 943639353
E-maila actividades.oiasso@irun.org
Web

Oharrak

Ikastaro honen helburua erromatar munduko bizimoduaren azalpen eguneratu bat aurkeztea da, testuinguru horretan bizitako emakumeei arreta berezia jarriz. Hartara, astero erromatar garaiko emakume bat ezagutuko dugu, zeinahi jatorri zein maila sozialekoa, eta haien esperientzien bidez eguneroko bizitzako hainbat egoeratan murgilduko gara: gladiadoreen borrokak, erromatar garaiko ustelkeria eta ohitura gastronomikoak hobeto ezagutzeko, besteak beste.

Ikastaroa gaztelaniaz izanen da. Izen ematea otsailak 6tik aurrera.

ORDUTEGIA AUKERAN
Asteartea: otsailaren 28tik maiatzaren 30era. Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara
Osteguna: martxoaren 2tik ekainaren 1era. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara


PROGRAMA:

1. Sarrera. Klaudia eta etxearen garrantzi politikoa.
2. Klodia, sakrilegio, bakanal, traizio eta altxamenduak erromatarren artean.
3. Terentzia, independentzia ekonomikoa eta ustelkeria.
4. Turia, ezkon bizitza eta ugalkortasunaren erronkak.
5. Oktabia eta bakearen bila baliatutako estrategia anitzak.
6. Eumakia, matronazgoa eta Inperio. Erromatarreko hirien monumentalizazioa.
7. Umidia Koadratila eta erromatarren ikuskizun gogoenak.
8. Sulpicia Lepidina eta eguneroko bizitza kanpamendu militarretan.
9. Boudica, barbaroak eta barbariea erromatarren ikuspuntutik.
10. Crisaspis, osasuna eta edertasuna. Modak eta gorputzaren zaintza.
11. Anónima eta eguneroko bizitza landa munduan.
12. Aurelia Nais, merkatuak eta tabernak.Eguneroko ohitura gastronomikoak erromatarren artean.

Prezioa: 65 € pertsona bakoitzeko

Prezioaren barne: ordubeteko 12 klase, material grafikoa eta ikusentzunezkoa eta eduki praktikodun dosier bat eta eskola bakoitzaren ondoren klasearen laburpen bat.

Izen emateko baldintzak: Plaza erreserbatzeko, museora deitu edo harrera lekura bertaratu. Plaza lortzerakoan, astearte edo ostegunean, ordainketa egin behar da esku-dirutan, txartela edo banku-transferentziaren bitartez (ikaslearen izena kontzeptuan esleitzen) Informazio gehiago: www.oiasso.com edo 943.63.93.53. telefonoan.

Datuen Babeseko info. gehiago

X