Ayuntamiento de
Buscador

OIASSO ERROMATAR MUSEOA - ANTZERKI TAILERRAK - Izenemateak

Erakunde antolatzailea MUSEO ROMANO OIASSO / OIASSO ERROMATAR MUSEOA
Hasiera data 2023-05-02
Aurreikusitako amaiera data 2023-07-11
Izen-ematearen hasiera data 2023-04-21
Izen-ematearen amaiera data 2023-06-30
Ordutegia OHARRETAN
Lekua Oiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1
Izena emateko lekua eta ordutegia - Telefonoz: 943639353
- Emailez: actividades.oiasso@irun.org
Telefonoa 943639353
E-maila info-oiassomuseo@irun.org
Web

Oharrak

Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi duenez, Oiasso Museoak antzerki tailerrak eta irakurketa dramatizatuko tailerrak jarri ditu martxan udaberri honetarako, heldu eta haurren artean antzerkia (bereziki, greko-latindarra) eta antzerkizaletasuna sustatzeko.

Museoaren helburua herritarren artean antzerkiaren eta ikuskizun eszenikoen gaineko interesa piztea da, Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren programazioa hartuta ardaztzat, haren osagai nagusietako bat antzerki emanaldiak baitira, amateurrak barne.

Antzerki munduko profesionalek emango dituzte tailerrak, eta parte hartzaileen adinera egokituko dira. Denak ala denak Oiasso Museoaren egoitzan emango dira, eta izena eman ere bertan egin beharko da, telefonoz, 943639353 zenbakira deituta, edo posta elektronikoaren bitartez, info-oiassomuseo@irun.org helbide elektronikora idatzita.

- Irakurketa dramatizatuko tailerra: Erregutzaileak (Euripides)
Adina: 18 urte edo gehiago
Arduraduna: Ana Pérez
Egunak: maiatzak 2, 9 eta 17, ekainak 6, 13 eta 20 eta uztailak 4, 5 eta 11 (+ jaialdirako saioak)
Ordutegia: 18:30-20:30
Prezioa: 40 €
Interesdunak Museoarekin harremanetan jar daitezke.

- Haurrentzako antzerki tailerrak
Arduraduna: Nerea Arriola
Adina: 8-13 urte
Egunak: apirilak 26 – ekainak 21 (asteazkena)
Ordutegia: 17:15-18:15
Prezioa: 20 €

Programan aurreikusia dago antzerki-bakarrizketak. Tailerretan parte hartzen dutenek hiru saio egingo dituzte, baina kontuan hartuko dira pandemiaren bilakaera eta horretarako baldintzak ematen diren unea.

Erlazionatutako programak

X