MUNDUARI BIRA TAILERRAK - 2.BLOKEA: AFRIKA
Erakunde antolatzailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Hasiera data | 2023-01-21 |
Aurreikusitako amaiera data | 2023-02-25 |
Izen-ematearen hasiera data | 2023-01-14 |
Izen-ematearen amaiera data | 2023-01-18 |
Ordutegia | Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara |
Lekua | Katea Haurtxokoa (Araba Kalea, 46) |
Hartzaileak | 4 - 8 urte |
Prezioa | Doaka, aurretik izen emanda |
Web |
Oharrak
4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako programa da Munduari Bira. Kultura eta gizarte adierazpenen aniztasuna ezagutzen laguntzeko, aniztasuna eta kulturartekotasuna lantzen baitira bertan, eta hainbat alorretan trebetasunak modu desberdin eta dibertigarrian garatzeko aukera eskaintzen da, lankidetza, elkartasuna, enpatia eta errespetua bezalako balioak zeharka sustatuz.
2. BLOKEA: AFRIKA
Bloke honetan afrikar kontinentea ezagutuko dugu. Horretarako, dantza- eta perkusio-tailer bat, safari bat, Egiptoko piramideetara bisita bat eta afrikar maskarak egingo ditugu, besteak beste.
• Egunak: urtarrilak 21, 28 eta otsailak 4, 11 eta 25 (Larunbatak)
• Ordua: 11:00-13:00
• Lekua: Katea Haurtxokoa (Araba kalea, 46)
• Izen ematea: urtarrilak 13-18
Beti bezala, doako jarduera da hau, animatu!
Antolatzailea: GazteARTEan, Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzua.
Erlazionatutako dokumentuak
- Kartela / Cartel [PDF]
Datuen Babeseko info. gehiago