MARTINDOZENEA GAZTELEKUA - Maiatzako agenda

Hasiera data 2022-05-01
Aurreikusitako amaiera data 2022-05-31
Ordutegia OHARRETAN
Lekua Martindozenea Gaztelekua
Izena emateko lekua eta ordutegia OHARRETAN
Hartzaileak 12-17 urte
Web

Oharrak

Egitaraua:

Maiatzak 5 - Sushi TAILERRA:Sushia hainbat motatako jaki japoniar tipikoaren osagai eta formen konbinaketen sukaldaritza da, normalean japoniar motako arrozarekin, itsasoko fruituekin (arrain freskoa, otarrain, itsasoko algak eta abar) eta barazkiekin egiten da. Zailtasun puntu bat duen sukaldaritza tailer hau egiten ikasi nahi dugu. Lortuko al dugu?

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Tokia: Gazteleku

Maiatzak 6 - Mario Kart TXAPELKETA
Txapelketa honetan denetatik egin daiteke garaile ateratzeko: irristatzeko platanoak bidean ipini, txipiroi tinta aurpegira jaurti, azkarrago joateko izarra hartu,...txapelketa dibertigarri hau zure zai dago, animatu parte hartzera!

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Tokia: Gazteleku

Maiatzak 7 - Surf Skate TAILERRA
Zer da surf skate?? Surf skate patin mota bat da, ezaugarri bereziak dituena, eta aukera ematen duena kaleetan zehar irristatzeko, olatu batean surfeko taula baten gainean egingo bazenu bezala.
Surf teknikako profesionalak izango ditugu arratsalde hontan eta haiekin batera, surf skate taulak ezagutu eta hauek montatzen ikasiko dugu.

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Lekua: Gazteleku

Maiatzak 10 - Takoak TAILERRA
Sukaldaritza tailer hontan, mexikoko plater ezagun eta goxo hau egiten ikasiko dugu. Artozko tortila barnean nahi dituzun ingredienteak sartu ahalko dituzu: piper berdea, piper gorria, olaiskoa, tipula,…animatu parte hartzera eta jarri iezaizu zaporea biziari.

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Lekua: Gazteleku


Maitzak 12- Badminton TAILLERA
Orain eguraldi ona dugula, ez dugu aukera galdu nahi eta Gaztelekuko sarreran badminton partida batzuk jokatu nahi ditugu. Materiala prest dugu: raketak, sarea eta bolanteak. Eta zu, prest al zaude?

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Lekua: Gazteleku


Maiatzak 13 - Migranteen bidea
Irungo migranteen errealitatea gertutik ezagutzeko ibilbide bat egingo dugu. Egiten duten bide luze horren zati bat gure herritik egiten dute, eta bertan topatzen dituzten zailtasun eta laguntzak ezagutu nahi ditugu. Gure ibilbidean, Alba eta Oihana lagun izango ditugu.

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Lekua: Gazteleku


Maiatzak 14- Gure Espazioa TAILLERRA
EMAGIN-ek emakume izateagatik bizi ditugun indarkeria-bizipenak taldean identifikatzeko, partekatzeko eta aurre egiteko estrategiak garatzeko gunea eskeintzen digu.

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Lekua: Gazteleku


Maiatzak 17-Lasaña TAILLERRA
Kapaz kapa, mimoz eta gustu handiz lasaña bat sukaldatuko dugu. Behin kapak amaituta bechamel goxo batez estaliko dugu. Zaila egingo zaigu errezeta gozo honi aurre egitea…

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Lekua: Gazteleku


Maiatzak 20-Landetxako jaiak
Landetxako jaietan egongo gara arratsalde pasa!! Hasteko geocaching jolasa egingo dugu auzoan zehar. Eta hau zer da? Mugikorrean koordenada bat jasoko duzue leku batera eramango zaituena. Bertan, beste koordenada bat topatuko duzue beste toki batera bidaliko zaituena. Koordenada guztiak azkarren lortzen dituena garaile izan da! Banaka zein taldeka parte hartu dezakezue.

Ondoren, BINGOra jolastuko dugu denak elkarrekin!!

Animatu zaitez Landetxako jaietan parte hartzera! Frontoian egongo gara zure zai!
Ordutegia: 17:00


Maiatzak 21-Sketch art: graffity TAILERRA
Graffity tailer honetan, plantilak erabiliaz irudi original eta politak egiten ikasiko dugu. Ez zaitez plazarik gabe gelditu eta lehen bait lehen izena eman!

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Lekua: Gazteleku


Maitzak 26 - Slackline TAILLERRA
Slackline oreka-kirol bat da, non bi ainguraketa-punturen artean (gehienetan zuhaitzak) lotzen den zinta bat erabiltzen den eta tenkatu egiten den. Slackline-aren gakoa oreka da, naikoa izango duzu bidea gurutzatzeko?

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Lekua: Gazteleku


Maiatzak 27- Zeinu hizkuntza TAILLERRA
Ordu batekoa den saio honetan, bakoitzaren izena zeinu hizkuntzaren bidez nola esaten den ikasiko dugu, gainera agurrak eta beste hainbat hitz ere ikasiko ditugu.

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Lekua: Gazteleku

Maiatzak 28 - Friki sukaldaritza TAILLERRA
Maiatza hilabete berezia da frikiak garenontzat: maiatzak 4 Star Wars eguna da (may the 4th) eta maiatzak 25 frikien harrotasun eguna.

Hilabete hau ospatzeko sukaldaritza berezi bat egin nahi dugu: alde batetik, Harry Potter pelikulan agertzen den gurin garagardoa egingo dugu eta ondoren beste galaxia bateko gailetak egingo ditugu.

Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.
Ordutegia: 17:30
Lekua: Gazteleku

Erlazionatutako dokumentuak

X