MARTINDOZENEA GAZTELEKUA - Irailako agenda

Hasiera data 2022-09-13
Aurreikusitako amaiera data 2022-09-30
Ordutegia OHARRETAN
Lekua Gazteleku Martindozenea
Izena emateko lekua eta ordutegia OHARRETAN
Hartzaileak 12-17 urte
Web

Oharrak

EGITARAUA:

Irailak, 13 - GAZTELKUA BUELTAN!
Gaztelekuko Tailer eta ekintzak
Ordutegia: astearte, asteazken eta ostegunak 17:00-20:00; ostiral eta larunbatak: 17:00-21:00
Tokia: Gazteleku

Irailak,15atik abenduak 22ra: KIROLA GAZTELEKUAN
Ostegunero kirola egiteko geldituko gera Gaztelekuan. Ostegun bakoitza desberdina izango da, batzuetan raketa kirolak egingo ditugu, bestetan baloiarekin saski baloia edota futbola, eta bestetan maiz praktikatzen ez ditugun kirolak probatuko ditugu, slackline-a edota baseball-a bezala. Beraz, animatu zaitez eta gorputza astindu gurekin!
Ordutegia: 17:30
Tokia: Gaztelekua
Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.

Irailak, 16: SLIME TAILERRA
Kurtso berriari hasiera polita emateko slime-a egiten saiatuko gera. Ziur gaude oraingo hontan ondo aterako zaigula!
Ordutegia: 17:30
Tokia: Gaztelekuan
Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.

Irailak, 17: ONGI ETORRI GAZTE!
Lehenengo asteburu hontan, giza futbolina izango dugu 17:30etatik 19:30ak bitarte. Ondoren, merendola txiki bat egingo dugu guztiak elkartu eta zuen aurtengo proposamenak entzuteko asmoz.
Ordutegia: 17:30-19:30
Ez da aurretiko izen ematea behar, etorri eta arratsaldeaz disfrutatu!!

Irailak, 20: SUKALDARITZA: ANGURRI ENTSALADA
Astearteak sukaldaritza egunak izango dira! astearte honetan angurri edo sandia entsalada freskoa egiten ikasiko dugu.
Ordua: 17:30
Tokia: Gazteleku
Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.

Irailak, 21: TELA AKROBATIKOEN IKASTAROA
Irailak 21etik 2023ko ekaina 14ra
Noizbait tela akrobatikoetan aritu zara? Tailer bat egin ondoren, gehiago ikasteko gogoz gelditu zara?
Honi erantzuteko, asteazkenetan Gaztelekuan tela akrobatiko ikastaroa dugu zuri eskaintzeko!!
Eguna: asteazkenetan
Ordutegia: bi txanda aukeran
· Lehenengo txanda: 17:30-18:30
· Bigarren txanda: 18:30-19:30
Maila: hastapeneko maila
Adina: 12-17 urte
Izen emateak: ikastaro honetan izena emateko, izen emate orria bete eta bidali korreoz (gazteleku@irun.org) edo whatsapp bidez (690706471). Izen emateak plazak agortu arte egongo dira irekiak.
GARRANTZITSUA: ikastaroan izena ematen duen pertsona orok, saio guztietara etortzeko konpromezua hartzen du (ezinbesteko arrazoiak etortzea eragozten ez badio behintzat).
Informazio gehiago behar baduzu, dudak edo galderak badituzu, deitu lasai asko 943636826 edo 690706471 telefonoetara!

Irailak, 23: MURAL KOOPERATIBOA
Gaztelekuko murala txukun utzi nahi dugu, horretarako zure laguntza behar dugu. Falta ziren latak bildu ditugu, hauek denen artean spray bidez margotu eta bere lekuan jarriko ditugu.
Animatu zaitez parte hartzera!
Ordutegia: 17:30
Tokia: Gaztelekua
Izen emateak: Gaztelekuan bertan edo whatsappera (690706471), Instagramera (/gazteleku_irun) edo korreora (gazteleku@irun.org) mezu bat bidaliz eman dezakezu izena.

Irailak, 30: ASESORA-T
Ba al duzu zalantzarik sexualitateari, maitasun-, sexu-harremanei, sexu-orientazioari, aniztasun sexualari buruz? Arratsalde honetan, Maialen gure sexologoa izango dugu Gaztelekuan zure duda, kezka, galderak erantzuteko prest.
Ordutegia: 17:00-21:00

Erlazionatutako dokumentuak

X