MARRAZKETA ETA PINTURA UDAL AKADEMIA - 2022KO UDAKO IKASTAROAK - Izenematea

Erakunde antolatzailea ACADEMIA MUNICIPAL DE DIBUJO Y PINTURA
Hasiera data 2022-07-04
Aurreikusitako amaiera data 2022-07-29
Izen-ematearen hasiera data 2022-06-06
Izen-ematearen amaiera data 2022-06-17
Ordutegia OHARRETAN
Lekua MARRAZKETA ETA PINTURA UDAL AKADEMIA
Reina Fabiola, 28- 1º
Izena emateko lekua eta ordutegia - Akademian zuzenean astelehen eta asteartetan 17:00-19:00
- Telefonoz: 695752994, 606220417
- Emailez: pinturamargoa@irun.org .
Hartzaileak 6 urtetik gorako interesdunak
Prezioa 86,15€
Telefonoa 695752994 / 606220417

Oharrak

Udako tailerrak Irungo Udal Marrazkia eta Pintura Akademiaren ikastaro eskaintzaren barruan dago tailer hau.

Udako Ikastaro bakoitzak 16 ordu izango ditu, 2 orduko zortzi saiotan banatuta.

Taldeak osatzeko, sei lagun elkartu beharko dira gutxienez, eta hamar laguneko taldeak eratuko dira gehienez.

Tailerreko materiala ikasleen kontura izango da.

ESKURA DAUDEN TAILERRAK

- Haurren tailerrak:
< Lehen hamabostaldia: uztailak 4-14
< Bigarren hamabostaldia: uztailak 18-29 (25ean jai eguna)
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 10:30etatik 12:30era
Udako tailer hay ludikoa izateko eta parte hartzaileek gozatzeko moduan planteatu da. Helburua sormena eta adierazpide plastikoak sustatzea da. Abiapuntuak nortasuna eta natura dira, haien bidez hartzen baitugu gure indibidualtasunaren, taldearen eta ingurumenaren kontzientzia.

- Gazte eta helduen tailerrak (Aire zabalean):
< Uztailaren 11tik 21era.
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara
Udako tailerraren helburua Bidasoa inguruko paisaiara gerturatzea da. Konposiziotik, marrazketatik eta orbanetik abiatu, eta akaberara iritsiko gara. Gure beharretarako prozedurarik egokiena aztertuko dugu.

Erlazionatutako dokumentuak

X