LAPURITURRI "MURAL PARTE-HARTZAILEA" - Inscripciones

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-10-01
Aurreikusitako amaiera data 2022-10-01
Izen-ematearen hasiera data 2022-09-19
Izen-ematearen amaiera data 2022-09-29
Ordutegia 15:30-18:30
Lekua Lapurriturriko informazio gunea (Erlaitz)
Izena emateko lekua eta ordutegia - Internet bidez, web lotura jarraitzen
Hartzaileak Adin guztietako haurrak dituzten familiei zuzenduta
Prezioa Doakoa
Telefonoa 010 / 943505152
E-maila alarreina@irun.org
Web

Oharrak

Irungo udalaren Garapen Iraunkorreko saila eta Behemendi Landa eremuko Garapen Elkartea batzen dira Bidasoa Gaineko Zubia ekimenarekin. Hori dela eta, Aiur Euskadirekin batera, Lapurriturriko etxola berdean, orma-irudi bat egiteko ekimena sustatuko dute, bere ohiko programazioako aparteko jarduera gisa.

Lapurriturri etxolan horma-irudi bat egin ahal izango dugu, "Natura, zaintza eta errespetua" gaiak lantzen. Artean Espazioko kide Juncal Alfonso artistak diseinatuko du murala. Egindako diseinu batetik abiatuta, jarduerara joaten diren pertsonek fatxadaren zati nagusia margotu ahal izango dute, eta haren aztarna utzi espazio horretan.

Tailerraren iraupena: 3 ordu.
Adin guztietako haurrak dituzten familiei zuzendua.

ZER ERAMAN: Zikindu daiteken mendian ibiltzeko arropa eta oinetakoak; ondo pasatzeko gogoa; ura, fruta eta gogoko merienda.

Ekintza honetan izena emateko interesatu bakoitzarentzako banakako inskripzioa egin beharko da.

OHARRAK:
Eguraldi txarrarengatik ekimena bertan behera geldituko balitz, abisua emango litzateke izena emandakoei.

Datuen Babeseko info. gehiago

X