LAPURITURRI "HEGAZTIEN MUNDUA EZAGUTUZ" - Izenemateak

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-06-05
Aurreikusitako amaiera data 2022-06-05
Izen-ematearen hasiera data 2022-05-23
Izen-ematearen amaiera data 2022-06-02
Ordutegia 09:00-11:00
Lekua Aiako Harriak parke naturalean zehar.
Biltzeko lekua: Lapuriturriko informazio gunean. (GI-3454 errepidea, 11,470PK, Erlaitz)
Izena emateko lekua eta ordutegia - Interneten bidez: WEB atalaren lotura jarraituz
- Telefonoz: 010/943505152 - A/O: 08:00-20:00; Larunbatean: 08:30-13:30
Hartzaileak Interesatutako hiritarrak
Prezioa Doan
Telefonoa 010 / 943505152
Web

Oharrak

Lapurriturriko informazio puntuak aurtengo lehenengo irteera eskainiko du. Datorren EKAINAREN 5ean, igandea, hegaztien munduko ezagutza handitzeko hitzordua Tomas Aierbe basozainaren eskutik Aiako Harria Parkeko toki zoragarri batzuetan.

Udaberrian, txori arrak, emeak erakartzeko asmoarekin, altu, eder eta garbi abesten du. Kontzertu eta ikuskizun paregabekoaz gozatzeko irteera: tuntunak, txepetxak, kaxkabeltzak, txantxangorriak, benarriz arruntak, erregetxo marradunak, lapitzuliak, pitxartxarrak... besteak beste, entzun eta batzutan ikusteko aukera. Irteera haur, familia, gazte zein helduentzat zuzenduta dago.

Prismatikoak, hegaztien inguruko gida bat , mendiko oinetakoak, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da. Eguraldi txarra izango balitz bertan behera geldituko da ekimena eta abisua emango da izena emandakoei.

Irteerarako 20 pertsonentzako tokia eskaintzen da. Lekuak izenematearen arabera betetzen joango dira.

Ekintza honetan izena emateko interesatu bakoitzarentzako banakako inskripzioa egin beharko da.

Datuen Babeseko info. gehiago

X