LANNAHI EUSKARA IKASTAROA LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONENTZAT - 1. txandan izenematea

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2021-10-01
Aurreikusitako amaiera data 2021-12-23
Izen-ematearen hasiera data 2021-09-01
Izen-ematearen amaiera data 2021-09-17
Ordutegia OHARRETAN
Lekua IRUNGO UDAL EUSKALTEGIA
Urdanibia, 5 - 20304 Irun
Izena emateko lekua eta ordutegia - Interneten bidez www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo Izenpe Ziurtagiri bitartez)
- SAC Terminalak (IrunTxartela bitartez): Astelehen/Igande: 8:00h-22:00h**
Beharrezko dokumentazioa Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar. Irungo Udalak ofizioz egiaztatuko ditu onuradun izateko baldintzak.
Prezioa Doakoa
Telefonoa 010 / 943505152
Web

Oharrak

ESKAINTZA:
1.TXANDA: 2021/10/01 - 2021/12/23
GOIZEKO ORDUTEGIA: 09:00-13:15
ARRATSALDEKO ORDUTEGIA: 15:30-18:45

Hartzaileak: Langabezian daudenak, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) daudenak, edo lanean egonda ere, % 50 edo gutxiagoko lanaldia duten hiritarrak.

Baldintzak:
- LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatuta egotea.
- Langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.


Taldeak osatzerakoan, lehentasuna izango dute:
1) Irunen erroldatutako hiritarrek.
2) Aurreko txandan Irungo Udal Euskaltegian ibilitako ikasleek. Ikasturte hasieran lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean ekaina arte edo udan ibilitako ikasleek.
3) Taldeak osatu diren momentura arte % 85eko asistentzia jasoa duten ikasleek.

Lehentasun horiek aplikatu ondoren, plaza librerik balego, izen-ematearen egunaren eta orduaren arabera esleituko lirateke.

Osatutako taldeen inguruko informazioa www.irun.org/euskara webgunean argitaratuko da. Argitaratutako zerrendetan, onartutako ikasleen NAN zenbakia agertuko da soilik.

Plazarik gabe gelditutako pertsonekin itxarote zerrenda bat eratuko da. Bajaren bat gertatuz gero, zerrendan dagoen lehen pertsona sartuko da taldean, baldin eta kasuan kasuko ikastaroan sartzeko euskara maila egokia badu.

IZENEMATE TOKIA:
- Interneten bidez www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo Izenpe Ziurtagiri bitartez)
- SAC Terminalak (IrunTxartela bitartez): Astelehen/Igande: 8:00h-22:00h**. Anakako Kutxabanken autozerbitzu terminalean (Anaka 40) 7:30-22, eta Landetxako (Andrearriaga 8), 24 ordu. Palmera Montero Gunearen terminalean (Leandro Agirretxe 1), astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 22:00etara ; Larunbata eta igandea: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00; Jaiegunak itxita

MAILAKETA PROBA:
Izen ematea bete ondoren, mailaketa proba egin behar da, Udal Euskaltegian, ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943505273 telefonora deitu eta hitzordua eskatu

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X