LANNAHI - DOAKO EUSKARA IKASTAROAK LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONENTZAT - 4. eta 5. txandetan izenematea (UDA)
Erakunde antolatzailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Hasiera data | 2023-07-03 |
Aurreikusitako amaiera data | 2023-08-29 |
Izen-ematearen hasiera data | 2023-05-29 |
Izen-ematearen amaiera data | 2023-06-08 |
Ordutegia | OHARRETAN |
Lekua | IRUNGO UDAL EUSKALTEGIA Urdanibia, 5 - 20304 Irun |
Izena emateko lekua eta ordutegia | - Interneten bidez (IrunTxartela, DNIe edo Izenpe Ziurtagiri bitartez): www.irun.org/sac - Udal Autozerbitzu Terminalean - Irungo Udal Euskaltegian - Ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:30-19:00 |
Hartzaileak | OHARRETAN (*) |
Beharrezko dokumentazioa | - Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren inskripzio-aldien ziurtagiria - Lan-bizitzaren txostena (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra) |
Prezioa | Doan |
Telefonoa | 010 / 943505152 |
Web |
Oharrak
ESKAINTZA
*Txanda batean baino gehiagotan eman daiteke izena
4. TXANDA 2023/07/03 > 2023/07/28 Goizez (09:00-13:15)
5. TXANDA 2023/08/01 > 2023/08/29 Goizez (09:00-13:15)
BALDINTZAK
• LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatuta egotea.
• Langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.
KONTUAN HARTZEKO
Taldeak osatzerakoan, lehentasuna izango dute:
1. Irunen erroldatutako hiritarrek.
2. Aurreko txandan Irungo Udal Euskaltegian ibilitako ikasleek. Ikasturte hasieran lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean ekaina arte edo udan ibilitako ikasleek.
3. Taldeak osatu diren momentura arte % 85eko asistentzia jasoa duten ikasleek.
Lehentasun horiek aplikatu ondoren, plaza librerik balego, izen-ematearen egunaren eta orduaren arabera esleituko lirateke.
Osatutako taldeen inguruko informazioa www.irun.org/euskara webgunean argitaratuko da. Argitaratutako zerrendetan, onartutako ikasleen NAN zenbakia agertuko da soilik.
Plazarik gabe gelditutako pertsonekin itxarote zerrenda bat eratuko da. Bajaren bat gertatuz gero, zerrendan dagoen lehen pertsona sartuko da taldean, baldin eta kasuan kasuko ikastaroan sartzeko euskara maila egokia badu.
* Txanda bakoitzeko izen ematea egin beharko da udako txandetarako izan ezik, hauetan ekainean izenemate bakarra egingo baita.
IZENA EMATEKO:
1. Internetez SAC 24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) Irun Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela...), Udal autozerbitzu terminaletetan eta Irungo Udal Euskaltegian, ordutegia: 10:20-13:30 eta 16:30-19:00
2. Mailaketa proba egin behar da, Udal Euskaltegian, ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943505273 telefonora deitu a hitzordua eskatzeko
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako programak
Datuen Babeseko info. gehiago