Ayuntamiento de
Buscador

LANNAHI - DOAKO EUSKARA IKASTAROAK LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONENTZAT- 2022/2023 IKASTAROA

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-10-03
Aurreikusitako amaiera data 2023-08-29
Ordutegia OHARRETAN
Lekua IRUNGO UDAL EUSKALTEGIA
Urdanibia, 5 - 20304 Irun
Izena emateko lekua eta ordutegia - Interneten bidez (IrunTxartela, DNIe edo Izenpe Ziurtagiri bitartez): www.irun.org/sac
- Udal Autozerbitzu Terminalean
Hartzaileak OHARRETAN (*)
Prezioa Doan
Telefonoa 010 / 943505152

Oharrak

BALDINTZAK
• LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatuta egotea.
• Langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.

KONTUAN HARTZEKO
Taldeak osatzerakoan, lehentasuna izango dute:
1. Irunen erroldatutako hiritarrek.
2. Aurreko txandan Irungo Udal Euskaltegian ibilitako ikasleek. Ikasturte hasieran lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean ekaina arte edo udan ibilitako ikasleek.
3. Taldeak osatu diren momentura arte % 85eko asistentzia jasoa duten ikasleek.

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK: Eskaintzen diren ikastaroak:

1. TXANDA: 2022/10/03 - 2022/12/23. Ordutegiak: Goizez (09:00-13:15)edo arratsaldez (15:30-18:45)
Izenemate epea: 2022/09/01 - 2021/09/19

2. TXANDA: 2023/01/09 - 2023/04/04. Ordutegiak: Goizez (09:00-13:15)edo arratsaldez (15:30-18:45)
Izenemate epea: 2022/11/28 - 2022/12/09

3. TXANDA: 2023/04/17 - 2023/06/23. Ordutegiak: Goizez (09:00-13:15)edo arratsaldez (15:30-18:45)
Izenemate epea: 2023/03/06 - 2023/03/16

UDAN:

Goizeko ordutegia: 09:00-13:15
4. TXANDA 2023/07/03 - 2023/07/28
5. TXANDA 2023/08/01 - 2023/08/29
Izenemate epea: 2023/05/29 - 2023/06/08

* Txanda bakoitzeko izen ematea egin beharko da udako txandetarako izan ezik, hauetan ekainean izenemate bakarra egingo baita.

IZENA EMATEKO:
1. Internetez SAC 24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) Irun Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela...) edo Udal autozerbitzu terminaletetan.
2. Mailaketa proba egin behar da, Udal Euskaltegian, ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943505273 telefonora deitu a hitzordua eskatzeko

X