LANNAHI - DOAKO EUSKARA IKASTAROAK LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONENTZAT- 2021/2022 IKASTAROA
Erakunde antolatzailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Hasiera data | 2021-10-01 |
Aurreikusitako amaiera data | 2022-08-26 |
Ordutegia | OHARRETAN |
Lekua | IRUNGO UDAL EUSKALTEGIA Urdanibia, 5 - 20304 Irun |
Izena emateko lekua eta ordutegia | - Interneten bidez (IrunTxartela, DNIe edo Izenpe Ziurtagiri bitartez): www.irun.org/sac - SAC Terminalak (IrunTxartela bitartez): Astelehen/Igande: 8:00h-22:00h** |
Hartzaileak | OHARRETAN (*) |
Prezioa | Doan |
Telefonoa | 010 / 943505152 |
Oharrak
BALDINTZAK
• LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatuta egotea.
• Langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.
KONTUAN HARTZEKO
Taldeak osatzerakoan, lehentasuna izango dute:
1. Irunen erroldatutako hiritarrek.
2. Aurreko txandan Irungo Udal Euskaltegian ibilitako ikasleek. Ikasturte hasieran lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean ekaina arte edo udan ibilitako ikasleek.
3. Taldeak osatu diren momentura arte % 85eko asistentzia jasoa duten ikasleek.
EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK: Eskaintzen diren ikastaroak:
1. TXANDA: 2021/10/01 - 2020/12/23. Ordutegiak: Goizez (09:00-13:15)edo arratsaldez (15:30-18:45)
Izenemate epea: 2021/09/01 - 2021/09/17
2. TXANDA: 2022/01/10 - 2022/04/13. Ordutegiak: Goizez (09:00-13:15)edo arratsaldez (15:30-18:45)
Izenemate epea: 2021/11/29 - 2021/12/09
3. TXANDA: 2022/04/25 - 2022/06/23. Ordutegiak: Goizez (09:00-13:15)edo arratsaldez (15:30-18:45)
Izenemate epea: 2022/03/14 - 2022/03/24
UDAN:
Goizeko ordutegia: 09:00-13:15
4. TXANDA 2022/07/04 - 2022/07/29
5. TXANDA 2022/08/01 - 2022/08/26
Izenemate epea: 2022/05/30 - 2022/06/09
* Txanda bakoitzeko izen ematea egin beharko da udako txandetarako izan ezik, hauetan ekainean izenemate bakarra egingo baita.
IZENA EMATEKO:
1. Internetez SAC 24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) Irun Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela...) edo SACeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2) egunero 8:00etatik 22:00etara. **Anakako Kutxabanken autozerbitzu terminalean (Anaka 40) 7:30-22, eta Landetxako (Andrearriaga 8), 24 ordu. Palmera Montero Gunearen terminalean (Leandro Agirretxe 1), astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 22:00etara ; Larunbata eta igandea: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00; Jaiegunak itxita
2. Mailaketa proba egin behar da, Udal Euskaltegian, ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943505273 telefonora deitu a hitzordua eskatzeko
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako programak
Datuen Babeseko info. gehiago