LAGUNTZA JURIDIKOA ETXEBIZITZA GALTZEKO ARRISKUAREN AURREAN

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Izena emateko lekua eta ordutegia Aurretiko hitzordua eskatu gizarte langilearekin Gizarte Ongizaten:
- Telefonoz: 943505358 / astelehenetik ostiralera : 8:30-14:00
Prezioa Doakoa
Telefonoa 010/943505152
E-maila sac.010@irun.org

Oharrak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren artean 2013ko apirilean lankidetza hitzarmen bat sinatu ondoren, prozesu aurreko doako laguntza juridikoko zerbitzu bat jarri zen martxan utzarazpen egoeretarako.

Helburu orokorra (pertsonei laguntzeaz gainera) egoera orokorra zehatz-mehatz nola dagoen jakitea da, administrazioari gertatzen ari denaren, egoera globalaren berri ematen lagundu ahal izateko, eta, horrela, gizarte politika egokitu ahal izateko. Zerbitzu honetan arreta jaso ahalko duten pertsonek etxebizitza bakar baten jabe izan behar dute, etxe horrengatik dirua erreklamatzen ari zaizkienak; zorrak norberarenak izan litezke (hipotekak eta abar) edo besterenak (abalak, eta abar), Horretaz gain, fede oneko zordunak izan behar dute.

Abokatuen Elkargoak hiru zerbitzu eskaintzen ditu bere programaren barruan; lehenik eta behin, Gizarte Langileentzeko aholkularitza zerbitzu bat. Bigarren, elkargoak eskaera bideratu ondoren, beste zerbitzu bat espedientea aztertzeaz arduratuko da, horrela –eta azkenik – prozedura eramango duen abokatua izendatu arte. Prozesu osoan zehar, koordinatuta lan egingo dute zordunari dagokion Gizate Langileak eta abokatuak.

Datuen Babeseko info. gehiago

X