Ayuntamiento de
Buscador

IRUNGO MARRAZKETA ETA PINTURAREN UDAL AKADEMIA - 2023ko URTARRILA-EKAINA IKASTURTEA

Erakunde antolatzailea ACADEMIA MUNICIPAL DE DIBUJO Y PINTURA/IRUNGO MARRAZKETA ETA PINTURAREN AKADEMIA
Hasiera data 2022-10-03
Aurreikusitako amaiera data 2023-06-17
Izen-ematearen hasiera data 2022-12-19
Ordutegia OHARRETAN
Lekua MARRAZKETA ETA PINTURAREN UDAL AKADEMIA
Reina Fabiola kalea, 28- 1. (Anakako lehengo Administrazio eskola)
Izena emateko lekua eta ordutegia - Internetez bidez, web lotura jarraitzen
Hartzaileak 2016etik aurrera jaiotako ikasleentzat
Prezioa OHARRETAN
Telefonoa 695752994 / 606220417
E-maila pinturamargoa@irun.org
Web

Oharrak

IKASTAROEN ESKAINTZA ETA ORDUTEGIAK:

- Gazteak eta helduak:
< Astelehen, astearte eta asteazkenetan: 16:30-20:30
< Asteazken, ostegun eta larunbatetan: 10:00-12:00

- Umeentzako tailerra (6-12 urte):
< Astelehen eta asteazkenetan: 17:00-19:00
< Larunbatetan: 10:00-12:00

ORDAINDU BEHARREKO ZENBATEKOAK:
- Astean 2 orduko ohiko ikastaroa: 212,40 € (helduak). 181,90 € (18 urtetik beherakoak).
- Astean 4 orduko ohiko ikastaroa: 363,40 € (helduak). 315,30 € (18 urtetik beherakoak).

Matrikula ikasteko behar den oinarrizko materiala barne hartzen du (folioak, pinturak, guraizeak), programaren edukiaren arabera. Gainontzeko materiala, berriz, ikasleek jarri behar dute.

Akademiaren helburu nagusia da interesdunak arte plastikoekin harremanetan jartzea eta ikasteko, sormena garatzeko eta partekatzeko topagune bat sortzea. Proposamen akademiko klasikoaren bidez, ikasleek marrazki eta margolan naturalistak egiten ikas dezakete, eta, sormenean oinarritutako ariketa esperimentalen bidez, beren hizkuntza propioa garatu.

JARDUERA PARALELOAK

Urte osoan, bestelako jarduerak ere eskainiko dira, hala nola hauek:

. Material birziklatua erabiliz euskarriak prestatzeko tailerra.
. Akademiatik kanpoko erakusketak.
. Ikastaro laburrak (akuarela, figura naturala, etab.).
. Artista gonbidatuen masterclass eta tailerrak.

IZENEMATEA: Interneten bidez (irun.org/sac) eta SACeko autozerbitzu terminaletan, IrunTxartelarekin, B@K-Q, NANe, IZENPE ziurtagiriarekin edo bestelakoekin.

ORDAINKETA: Banku-helbideratzeren bidez

INFORMAZIO GEHIAGO:
- SACeko telefonoan: 943505152 / 010
- AKADEMIAn: E-mailez: pinturamargoa@irun.org - Telefonoz: 943626839 - 695752994 - 606220417
- Udaletxeko Kultura eta Kirola Arloan: cultura@irun.org

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X