IRUNGO KULTURA ETA SORMEN EKOSISTEMAREN MAPAKETA
Erakunde antolatzailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Izen-ematearen hasiera data | 2022-10-24 |
Izena emateko lekua eta ordutegia | Web lotura bitartez |
Web |
Oharrak
Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du prozesu bat abian jarri duela hiriko kultura- eta sorkuntza-ekosistemaren mapa egiteko. Horretarako, formulario bat prestatu dute, eta www.irun.org webgunean dago eskuragai. Formulario horretan, Bidasoa eskualdean jarduten duten herriko eta eskualdeko eragile eta artistek izena eman ahal izango dute.
Horrela, interes komunak dituzten sortzaileen arteko harremana erraztu nahi da, edo eragileekin harremanetan jarri, proiektuak garatzeko. Lehen fase horretan, datuak bilduko dira, eta, gero, eskuragarri jarriko dira.
Formularioa hainbat ataletan banatu da: identifikaziorako eta harremanetarako oinarrizko datuak (izena, helbidea, telefonoa...), web presentzia, jardueraren deskribapen laburra, antolaketa-mota edo profesionaltasun-maila.