"IRUN OPEN INNOVATION" VII. JARDUNALDIA - Izenematea

Hasiera data 2022-12-01
Aurreikusitako amaiera data 2022-12-01
Izen-ematearen hasiera data 2022-11-22
Izen-ematearen amaiera data 2022-11-30
Ordutegia 09:30-13:30
Lekua Ficoba
Iparralde, 43
Izena emateko lekua eta ordutegia - Web lotura jarraituz
Prezioa Doako sarrera
E-maila irunon@irun.org
Web

Oharrak

Irungo Udalak Irun Ekintzan Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Itunaren bidez antolatuta, abenduaren 1ean, ostegunarekin, "Irun Open Innovation" jardunaldiaren beste edizio bat egingo da Ficoban. Hitzaldi-jardunaldi horrek zazpigarren edizioa izango du, eta aukera paregabea da enpresan berrikuntzan oinarritutako esperientzia arrakastatsuak elkarrekin ikusteko.

Asmoa da urtetik urtera ekimen horren bidez kultura berritzailea sustatu eta hiriko enpresa-sarea modernizatzea, haren eremu guztietan berrikuntza bultzatuz, eta berrikuntzaren arloko esperientziak Irunera ekarriz, erreferente izan daitezen. Gainera, horrelako ekimenekin hemengo enpresek berritzeko duten aukera erakutsi nahi da.

Horrela, bada, zazpigarren edizio honen ardatza berrikuntza bera izango da, funtsezkoa baita enpresetan estrategia jasangarriak garatzeko eta NBEak planteatutako Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko. Horretarako, aditu- eta profesional-talde bat etorriko da, eta Europako estrategiari eta gure egoerari buruz hitz egingo dute. Ikuspegi praktiko batetik, estrategia jasangarriak edo enpresetan gauzatzen diren prozesuak aztertuko dituzte, eta nola berrikuntza eta teknologia ekoizpen jasangarriko prozesuetan funtsezko papera betetzen ari diren.

PROGRAMA

- 09:00-09:30: Bertaratuei Harrera
- 09:30-09:45: Berrikuntza irekiko jardunaldiaren inaugurazioa
- 09:45-10:00: Irun Open Innovation jardunaldiko VII. Edizioaren Aurkezpena
- 10:00-12:00: I Panela - Europar Batasuna eta Garapen jasangarriko helburuak. Zein puntutan gauden?
II Panela - Ekoizpen eta kontsumo arduratsua. Esaten eta egiten denaren arteko koherentzia
- 12:00-12:30: Atsedenaldia, Kafea
- 12:30-13:30: III Panela - Berrikuntzaren balioa estrategia jasangarrietan.
- 13:30: Irun Open Innovation jardunaldiaren itxiera.

Informazio gehiago, atxikitua dagoen dokumentu bitartez

Erlazionatutako dokumentuak

X