IGANTZI-IRRISARRI LAND 2023 UDALEKUAK ETA ABENTURA

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2023-07-03
Aurreikusitako amaiera data 2023-08-08
Lekua IRRISARRI LAND - IGANTZI (Navarra)
Hartzaileak OHARRETAN (1)
Prezioa OHARRETAN (2)
Telefonoa 010/943505152

Oharrak

(1) PARTE-HARTZEA
2023ko Udako Udalekuak eta Abentura egitarauan, Irrisari Land-en, Igantzi (Nafarroa) 2007 eta 2015 bitartean, biak barne, jaiotako umeek eta gazteek parte hartu ahalko dute, Irunen erroldatuak baldin badaude. Datu hau Udal Erroldan egiaztatuko da; eta 2023ko martxoaren 1a baino lehen egon beharko du alta emana bertan.

* Estatuko edo nazioarteko legezko truke edo harrera programetatik datozen haurrek edo gazteek ere hartu ahalko dute parte, betiere udalekuetako programaren oinarrizko baldintzak betez gero (adina eta hizkuntza) eta beti Irunen erroldatuta dagoen bere harrera-senidearekin batera. Familia unitate bakoitzeko gehienez ere haur bat (1) inskribatu ahalko da, eta gehienez ere ezaugarri horiek dituzten bi haur (2) programak dituen 6 txandetako txanda bakoitzean.

TXANDAK:
Sei txanda misto jarraian aipatzen den araberan:
1. Txanda: uztailak 3/9, 8-10 urtekoak 2013/2014/2015 urteetan jaioak.
2. Txanda: uztailak 9/15, 11-13 urtekoak 2010/2011/2012 urteetan jaioak.
3. Txanda: uztailak 15/21, 8-10 urtekoak 2013/2014/2015 urteetan jaioak
4. Txanda: uztailak 21/27, 11-13 urtekoak 2010/2011/2012 urteetan jaioak.
5. Txanda: uztailak 27/abuztuak 2, 14-16 urtekoak 2007/2008/2009 urteetan jaioak.
6. Txanda: abuztuak 2/8, 11-13 urtekoak 2010/2011/2012 urteetan jaioak.

EGUTEGIA
- AURRETIKO IZEN-EMATEAK: Martxoaren 8tik 170ra:
< Egoitza elektronikoa: www.irun.org bidez
< Udal autozerbitzu terminaletan.

- ZOZKETARAKO ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA: Jendaurrean jarriko da erakusgai www.irun.org udaleko web orrian martxoaren 21 eta 22an. Gainera, zerrenda kontsultatu ahal izango da 943505152/010 telefonora deituz edo Udal autozerbitzu terminaletan

- GORA JOTZEKO EPEA: Epe horretan, egoki iritziz gero, gora jotzeak egiteko aukera izango du interesatuak. Behin epea bukatuta, gora jotzerik ez balego, behinbehineko zerrendak behin betikotzat hartuko
dira. Gora jotzerik balego, martxoaren 24an konponduko da.

- ZOZKETA publikoa: martxoa 27an izango da, astelehenarekin, 10:00etan, Udaletxeko Batzar aretoan.

Emaitzak jendaurrean jarriko da erakusgai www.irun.org udaleko web orrian martxoaren 30an. Gainera, zerrenda kontsultatu ahal izango da 010/943505152 telefonora deituz edo Udal autozerbitzu terminaletan.

- BEHIN BETIKO IZEN-EMATEAK: www.irun.org/sac bidez edota Udal autozerbitzu terminaletan San Marcial kalea 2-behea, formalizatuko dira apirilaren 12tik 21ra (IRUN TXARTELA, NANe edo IZENPE ziurtagiriarekin)

*Behin betiko izen-ematea aipatutako epean egiten ez ba da, plazari uko egiten zaiola ulertuko da.

- ERRESERBA ZERRENDA KUDEAKETA:
Behin betiko izen-ematea amaitzen denean toki librerik balego, hutsik daudenak erreserben daudenei jakinarazteko eta esleitzeko prozedura honakoa hau izango da:
< Plaza horiek banaka kudeatuko dira, libre dauden lanpostu hutsen arabera. Beraz, ezin da bermatu fitxa berean izena emandako pertsona guztien parte-hartzea.
< Hau kudeatzeko gehienezko epea apirilaren 24tik 27ra izango da,09:00etatik 14:00ak arteko ordutegian.

(2)PREZIOA
A) Irunen bizi direnak
- Izena emandako familia-unitateko kide bat bada. 165,60 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko bi kide badira. 129,90 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko hiru kide badira 97,40 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko lau kide edo gehiago badira 64,95 €
B) Irunen bizi ez direnak
- Izena emandako familia-unitateko kide bat bada 198,75 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko bi kide badira 159,02 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko hiru kide badira 119,24 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko lau kide edo gehiago badira 79,51 €

Kuota orokorraren % 75eko hobaria aitortzen zaie Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duen bizikidetza-unitateko kideei, baina ezin izango da bateratu beste salbuespen edo hobari batzuekin.

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X