IGANTZI-IRRISARRI LAND 2022 UDALEKUAK ETA ABENTURA

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-07-03
Aurreikusitako amaiera data 2022-08-13
Lekua Igantzi - Irisarri Land
Hartzaileak OHARRETAN (1)
Prezioa OHARRETAN (2)
Telefonoa 010/943505152
Web

Oharrak

(1) PARTE-HARTZEA
2022ko Udako Udalekuak eta Abentura egitarauan, Irrisari Land-en, Igantzi (Nafarroa) 2006 eta 2014 bitartean, biak barne, jaiotako umeek eta gazteek parte hartu ahalko dute, Irunen erroldatuak baldin badaude. Datu hau Udal Erroldan egiaztatuko da; eta 2022ko maiatzaren 1a baino lehen egon beharko du alta emana bertan.

* Estatuko edo nazioarteko legezko truke edo harrera programetatik datozen haurrek edo gazteek ere hartu ahalko dute parte, betiere udalekuetako programaren oinarrizko baldintzak betez gero (adina eta hizkuntza) eta beti Irunen erroldatuta dagoen bere harrera-senidearekin batera. Familia unitate bakoitzeko gehienez ere haur bat (1) inskribatu ahalko da, eta gehienez ere ezaugarri horiek dituzten bi haur (2) programak dituen 6 txandetako txanda bakoitzean.

TXANDAK:
Sei txanda misto jarraian aipatzen den araberan:
1. Txanda: uztailak 3/9, 8-10 urtekoak (euskaraz) 2012/2013/2014 urteetan jaioak.
2. Txanda: uztailak 10/16, 11-13 urtekoak (euskaraz) 2009/2010/2011 urteetan jaioak.
3. Txanda: uztailak 17/23, 8-10 urtekoak (euskaraz) 2012/2013/2014 urteetan jaioak
4. Txanda: uztailak 24/30, 11-13 urtekoak (euskaraz) 2009/2010/2011 urteetan jaioak.
5. Txanda: uztailak 31/abuztuak 6, 14-16 urtekoak (euskaraz) 2006/2007/2008 urteetan jaioak.
6. Txanda: abuztuak 7/13, 14-16 urtekoak (elebiduna) 2006/2007/2008 urteetan jaioak.

EGUTEGIA
- AURRETIKO IZEN-EMATEAK: Maiatzaren 24tik 30ra:
< Egoitza elektronikoa: www.irun.org bidez
< Udal autozerbitzu terminaletan.

- ZOZKETARAKO ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA: Jendaurrean jarriko da erakusgai www.irun.org udaleko web orrian ekainaren 1 eta 2an. Gainera, zerrenda kontsultatu ahal izango da 943505152/010 telefonora deituz edo Udal autozerbitzu terminaletan

- GORA JOTZEKO EPEA: Epe horretan, egoki iritziz gero, gora jotzeak egiteko aukera izango du interesatuak. Behin epea bukatuta, gora jotzerik ez balego, behinbehineko zerrendak behin betikotzat hartuko
dira. Gora jotzerik balego, ekainaren 3an konponduko da.

- ZOZKETA publikoa: ekainaren 6an izango da, astelehenarekin, 10:00etan, eta publikoa izango da osasun egoerak horretarako aukera ematen badu, erabakitako lekuan.

Emaitzak jendaurrean jarriko da erakusgai www.irun.org udaleko web orrian ekainaren 8an. Gainera, zerrenda kontsultatu ahal izango da 010/943505152 telefonora deituz edo Udal autozerbitzu terminaletan.

- BEHIN BETIKO IZEN-EMATEAK: www.irun.org/sac bidez edota Udal autozerbitzu terminaletan San Marcial kalea 2-behea, formalizatuko dira ekainaren 9tik 15ra (IRUN TXARTELA, NANe edo IZENPE ziurtagiriarekin)

*Behin betiko izen-ematea aipatutako epean egiten ez ba da, plazari uko egiten zaiola ulertuko da.

(2)PREZIOA
A) Irunen bizi direnak
- Izena emandako familia-unitateko kide bat bada. 165,60 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko bi kide badira. 129,90 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko hiru kide badira 97,40 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko lau kide edo gehiago badira 64,95 €
B) Irunen bizi ez direnak
- Izena emandako familia-unitateko kide bat bada 198,75 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko bi kide badira 159,02 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko hiru kide badira 119,24 €
- Garai berean zerbitzu berean izena emandako familia-unitateko lau kide edo gehiago badira 79,51 €

Kuota orokorraren % 75eko hobaria aitortzen zaie Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duen bizikidetza-unitateko kideei, baina ezin izango da bateratu beste salbuespen edo hobari batzuekin.

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X