Ayuntamiento de
Buscador

IGANDERO

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-03-14
Ordutegia 10:00-15:00
Lekua Zabaltza plaza- Kolon pasealekua - Luis Mariano
Hartzaileak Adin guztientzako

Oharrak

«Igandero» ekimena Udal-programa berri horren bidez, Igande Sasoi indartu nahi da, igandero kirol-jarduerak egiteko proposamena, Colón pasealekuaren erdialdea oinezkoentzat eta txirrindularientzat erreserbatuta. Zabaltza plaza eta Luis Mariano plaza gehituta, 25.000 m2-ko oinezkoentzat eremu bat lortzen da horrela.

Igande Sasoi erreferentziatzat hartuta, jarraipena emango diote astero, askotariko proposamenen bidez. Ideia sinple batean du oinarria: aisialdi eta entretenimendurako alternatiba bat eskaintzea Irungo familiei, betiere bizitza osasungarriaren sustapenenari lotuta eta Luis Marianoren lorategien eta Zabaltza plazaren ingurua oinezkoentzako bihurtzeak eskaintzen duen espazio librea baliatuta.

ARTISAUTZAREN AZOKA

11:00etatik aurrera, Eskuz-Lan elkarteak bertako artisautzaren azoka kokatzen da, Colón ibilbidearen erdialdean: moda osagarriak, artea eta material birziklatuekin egindako produktuak, jositako gaiak, serigrafia, Euskal Herriko jantzi tipikoak...

BIGARREN ESKUKO AZOKA

Hileko lehen igandeetan bigarren eskuko azoka bat egingo da, partaidetzako aurrenontuetan egindako proposamena kontuan hartuta.10:30etik 14:30era bitartean, gehienez ere 12 postu egongo dira interesduen eskura, betiere aurretik emailaren bidez izena emanda: mercadosegundamano@irun.org o bigarreneskukomerkatua@irun.org helbidera mezu elektroniko bat bidalita. Hamabi parte-hartzaile baino gehiago aurkezten badira, Irunen erroldatuta daudenek izando dute lehentasuna, eta itxarote-zerrenda bat sortu, eta, behar izanez gero, erabil egingo da.

Erlazionatutako programak

Datuen Babeseko info. gehiago

X