HAURTXOKOAK 2022-2023 IKASTURTEA- HIRIGUNE HAURTXOKOA - Aurretiko izen-emateak
Erakunde antolatzailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Hasiera data | 2023-03-06 |
Aurreikusitako amaiera data | 2023-06-23 |
Izen-ematearen hasiera data | 2023-02-27 |
Izen-ematearen amaiera data | 2023-06-23 |
Lekua | HIRIGUNE HAURTXOKOA Gipuzkoa Etorbidea, 8 |
Izena emateko lekua eta ordutegia | - Egoitza elektronikoan (IRUN TXARTELA, NANe edo IZENPE): www.irun.org/sac - Autozerbitzu terminaletan |
Prezioa | 40,60€ |
Telefonoa | 010/943505152 |
E-maila | haurtxokoak@irun.org |
Web |
Oharrak
(1) PARTE-HARTZEA
2022/23 ikasturteko Udal zerbitzu honetan 2011 eta 2018 bitartean jaiotako umeak (4 eta 11 urte bitartekoak) parte hartu ahalko dute, Irunen erroldatuak baldin badaude. Datu hau Udal Erroldan egiaztatuko da; eta 2022ko abuztuaren 1a aurretik egon beharko du alta emana bertan.
> HIRIGUNE HAURTXOKOA: Gipuzkoa Etorbidea, 8
>Bi adin talde:
- 4-8 urte
- 9-11 urte
>Hiru txanda haurtxoko bakoitzean:
- Astelehena eta asteazkena 4-8 urte: 17:00-19:00
- Asteartea eta osteguna 4-8 urte: 17:00-19:00
- Ostirala 9-11 urte: 17:00-19:30
>Plaza kopurua txanda bakoitzean:
24 Plaza txanda bakoitzeko Haurtxoko bakoitzean
EGUTEGIA:
- Interesdunek parte hartzeko aurretiko izen-ematea otsailaren 27tik aurrera egin behar dute, plazak agortu arte. Honako bide hauetako bat erabiliko da aurretiko izena emateko:
• Egoitza elektronikoa (sac.irun.org).
• Udal egoitza elektronikoaren ondorengo estekan zehazten diren udal autozerbitzu terminaletan.
Oso garrantzitsua da eskuko telefonoa eta posta elektroniko bat ematea; izan ere, baliabide horiek erabiliko dira komunikazio guztiak egiteko. Eman ezean, interesdunak berak ibili beharko du erne programaren inguruan komunikatzen den guztiaren berri izateko (epeak, komunikazioak…).
Aurretiko izen-emate bakoitza korrelatiboki zenbakituko da, betetzerakoan.
- PLAZA BAIEZTATZEA ETA BEHIN BETIKO IZEN-EMATEAK:
Behin zozketa eginda, Irungo udalak plaza eskuratu dutenei posta elektroniko bat bidaliko die behin betiko izenematea egiteko beharko duten inskripzio-kodearekin eta erabili beharko duten loturarekin. Lotura horretan sartzeko IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri digital bat erabili beharko da.
Ordainketa eta behin betiko izen-ematea Internetez egingo da SAC24h zerbitzuaren bitartez (sac.irun.org) martxoaren 6ko 12:00ak baino lehen.
- IZEN-EMATE BERRIETARAKO EPEAK
Behin Hirigune Haurtxokoaren zerbitzua martxoaren 6an hasita, eta plaza librerik balego, automatikoki esleituko lirateke eskari-ordenaren arabera, harik eta txanda bakoitzeko toki guztiak betetzen diren arte, betiere eskatutako betekizunak bete ondoren eta dagokion eskaera aurkeztu eta gero.
Behin plaza esleituta, 24 orduko epea izango du behin betiko izen-ematea eta ordainketa egiteko.
*** OINARRI OSOAK ATXIKITUTAKO DOKUMENTUAN
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako programak
Datuen Babeseko info. gehiago