HAURTXOKOAK 2020-2021 IKASTURTEA

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2021-10-04
Aurreikusitako amaiera data 2022-06-24
Lekua - LAPITZE HAURTXOA Descarga ,17 - Lapitze lehengo eskolaurre
- KATEA HAURTXOKOA, Araba Kalea, 46 - Elatzeta eskola
- TXIKILAB PALMERA MONTERO HAURTXOKOA, Jose Antonio Loidi Bizkarrondo 12
- ETXALDEA HAURTXOKOA, Lesaka, 2
Hartzaileak OHARRETAN (1)
Prezioa 40,60€**
Telefonoa 010/943505152
E-maila gazteria@irun.org

Oharrak

(1) PARTE-HARTZEA
2021/22 ikasturteko Udal zerbitzu honetan 2010 eta 2017 bitartean jaiotako umeak (4 eta 11 urte bitartekoak) parte hartu ahalko dute, Irunen erroldatuak baldin badaude. Datu hau Udal Erroldan egiaztatuko da; eta 2021ko abuztuaren 1a aurretik egon beharko du alta emana bertan.

>Lau Haurtxoko:
- KATEA HAURTXOKOA (Araba, 46)
- LAPITZE HAURTXOKOA (Deskarga, 17)
- TXIKILAB Palmera/Montero (J.A. Loidi Bizkarrondo, 12)
- ETXALDEA UDAL LUDOTEKA (Lesaka, 2)

>Bi adin talde:
- 4-8 urte
- 9-11 urte

>Hiru txanda haurtxoko bakoitzean:
- Astelehena eta asteazkena 4-8 urte
.Haurtxoko Ventas 16:30-18:30
.Haurtxoko Lapice 17:00-19:00
.Haurtxoko Txikilab 17:00-19:00
.Haurtxoko El Rancho 17:00-19:00

- Asteartea eta osteguna 4-8 urte:
.Haurtxoko Ventas 16:30-18:30
.Haurtxoko Lapice 17:00-19:00
.Haurtxoko Txikilab 17:00-19:00
.Haurtxoko El Rancho 17:00-19

- Ostirala 9-11 urte:
.Haurtxoko Ventas 16:30-19:00
.Haurtxoko Lapice 17:00-19:30
.Haurtxoko Txikilab 17:00-19:30
.Harutxoko El Rancho 17:00-19:30

>Plaza kopurua txanda bakoitzean:
240 plaza gehinez, 60 plaza Haurtxoko bakoitzean, 20 plazako hiru txanda, 10 umeko taldeetan.

Zozketa bidez erabakiko da zein txandatan parte hartu. Epe barruan aurkeztu eta datuak egiaztatu, zerrendak argitaratu eta gora jotze epea bete ondoren onartu direnen artean izango da zozketa.

EGUTEGIA:
- AURRETIKO IZEN-EMATEAK: Haurtxokoetan parte hartzeko aurreinskripzioa irailaren 3tik 9ra, biak barne, egin behar dute interesdunek. Aurreinskripzioa bide hauek erabiliz egingo da: www.irun.org web orrian sinadura elektronikoaren bitartez, HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero 8:00etatik 22:00etara, Palmera-Montero, Anaka eta Landetxa Kutxabankeko terminaletan, edo 010 / 943 505152 telefonora deituta astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara eta larunbatean 8:30etatik 13:30etara.

- ZOZKETARAKO ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA: Zozketarako onartutako eta ez onartutako eskarien behin-behineko zerrendak jendaurrean jarriko dira erakusgai www.irun.org udaleko web orrian irailaren 15 eta 16ean. Gainera, zerrendak kontsultatu ahal izango dira 010/943 505 152 telefonora deituz 8:00etatik 19:00etara, HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero 8:00etatik 22:00etara, Palmera-Monteron, Anaka eta Landetxa Kutxabankeko terminaletan, eta IGazten. Epe horretan, egoki iritziz gero, gora jotzeak egiteko aukera izango du interesatuak. Behin epea bukatuta, gora jotzerik ez balego, behin-behineko zerrendak behin betikotzat hartuko dira.

- GORA JOTZEKO EPEA: HAZeko bulegoan irailaren 15 eta 16an, edota www.irun.org bidez (IRUN TXARTELAREN BITARTEZ). Gora jotzerik balego, irailaren 17an konpoduko da.

- ZOZKETA publikoa: ZOZKETA publikoa, irailaren 20an izango da, 10:00etan, Ospitale Zaharra Hitzaldi Aretoan, Urdanibia plaza 6. Emaitzak jendaurrean jarriko dira erakusgai www.irun.org udaleko web orrian irailaren 21ean. Gainera, zozketaren emaitzak kontsultatu ahal izango dira 010/943 505 152 telefonora deituz 8:00etatik 19:00etara, HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero 8:00etatik 22:00etara, Palmera-Monteron, Anaka eta Landetxa Kutxabankeko terminaletan, eta IGazten.

- BEHIN BETIKO IZEN-EMATEAK: Ordainketa eta behin betiko izenematea Internetez egingo dira SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) eta terminaletan, irailaren 23tik 27ra bitarte.
Behin zozketa eginda, Irungo udalak plaza eskuratu dutenei posta elektroniko bat bidaliko die behin betiko izenematea egiteko beharko duten inskripzio-kodearekin eta erabili beharko duten loturarekin. Lotura horretan sartzeko IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri digital bat erabili beharko da.

* Behin betiko izen-ematea aipatutako epean egiten ez bada, plazari uko egiten zaiola ulertuko da.

**HOBARIAK:
Kuota 22,35 eurokoa izango da, Bizikidetza Unitate bereko anai-arreben kasuan, bakoitzarena, bigarren kidetik aurrera.

Diru sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten bizikidetza unitateek edo Gizarte Ongizatearen txosten baten bidez antzeko egoeran daudela justifikatzen dutenek % 90eko hobaria dute.

X