HAURARTEAN TAILERRAK - OTSAILA / MAIATZA 2023 "Harreman osasuntsuak eraikiz" Nerabezaroa Izenematea

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2023-02-28
Aurreikusitako amaiera data 2022-05-10
Ordutegia 17:30-19:30
Lekua PALMERA-MONTERO
Leandro Agirretxe 1
Izena emateko lekua eta ordutegia - Interneten bidez: WEB atalaren lotura jarraituz
- Telefonoz: 010/943505152. Astelehenetik ostiralera: 8:00-19:00; Larunbatetan: 8.30-13:30
Hartzaileak Gurasoak, tutoreak eta erantzukizun hezitzailea duten pertsonak
Prezioa Doan
Telefonoa 943505433
E-maila gazteartean@irun.org
Web

Oharrak

PROGRAMA:

- Otsailak, 28: 17:30-19:30 - "Nerabezaroan mugak jartzen ikasi" - Sara Desirée Ruiz, nerabeei laguntzen espezializatutako gizarte hezitzailea.
Gaztelaniaz

Nerabezaroan mugak jartzeak sarritan buruhausteak sortzen dizkigu. Tailer honetan, zeregin garrantzitsu horri buruz jakin behar duzuna ezagutuko duzu, eta zure bizitzako nerabeekin egunerokoan erabili ahal izango dituzun jarraibide praktikoak ikasiko dituzu. Mugak jarri behar dituzun unea identifikatzeko estrategiak landuko ditugu, konpromisoa lantzeko eta pixkanaka haien erantzukizuna handitzeko.

- Martxoak 13: 17:30-19:30 - "Nola lagundu nerabezaroan sexualitate aske eta osasungarria izaten" - Eider Goiburu, psikologoa, sexu hezitzailea eta Berdintasun teknikaria
Euskaraz, aldibereko itzulpena gaztelaniara

Sexualitatea guztion dimentsio garrantzitsu bat da, eragina du geure buruarekin dugun harremanean, baita gure kideengan eta testuinguruan ere. Horregatik, ezinbestekoa da nerabezaroan oinarri sendoak lantzea plazerean, errespetuan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzeko. Tailer honen helburu nagusia, nerabeen errealitatetik abiatuta, haien sexualitate aske eta osasuntsu baterako gakoak eskaintzea da. Horretarako, saio parte hartzailea proposatzen dugu. Bakarka nahiz taldean hausnartzeko ariketak proposatuko dira gurasoek dituzten bizipen, ardura eta baliabideak partekatzeko aukera izan dezaten.

- Apirilak 28: 17:30-19:30 - "Nerabezaroan zaintza emozionalak duen garrantzia. Zergatik dira garrantzitsuak emozioak?" - Donna Apellaniz, adimen eta hezkuntza emozionalean trebatzailea eta terapeuta.
Gaztelaniaz

Emozioek barrutik mugitzen gaituzte, eta askotan ez gara horretaz jabetzen: hainbat gauza egiten ditugu zergatia jakin gabe, kosta egiten zaigu jokabide jakin batzuk aldatzea... Horrek guztiak zentzu bat du, eta tailer honetan ikusiko dugu zer den eta zer egin dezakegun gure seme-alabak nerabezaroan hobeto laguntzeko.

- Maiatzak 11: 17:30-19:30 - "Nerabezaroan zaintza emozionalak duen garrantzia. Nerabezaroan emozionalki laguntzeko estrategiak" - Donna Apellaniz, adimen eta hezkuntza emozionalean trebatzailea eta terapeuta.
Gaztelaniaz

Laguntza emozionala gure seme-alaben emozioak eta premiak ikustean eta artatzean datza, norberaren eta familiaren ongizaterako. Tailer honetan, egunerokoan aplika ditzakegun estrategia baliagarri eta baliotsuak ikasiko ditugu, familia giro errespetagarriagoa eta atseginagoa sortzeko.

Izen ematea eta info+: www.irun.org

X