"GURE ARTEAN" PROGRAMA 2023 - Izenematea
Erakunde antolatzailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Hasiera data | 2023-01-12 |
Aurreikusitako amaiera data | 2023-12-22 |
Izen-ematearen hasiera data | 2022-12-27 |
Ordutegia | Ostegunetan: 16:00-17:30 (arratsaldean); Ostiraletan: 10:00-11:30 (goizean) |
Lekua | Espacio Palmera Montero Gunea Leandro Agirretxe, 1 |
Izena emateko lekua eta ordutegia | - Telefonoz: 943505635 edo 602218196. Astelehenetik ostiralera: 09:30etatik -13:00etara |
Hartzaileak | Irunen bizi diren emakume migratzaile eta ez-migratzaile guztiei zuzenduta |
Prezioa | Doan |
Telefonoa | 943505367 |
E-maila | mielizondo@irun.org |
Oharrak
Gizarte Ongizate Sailak, Gizarte eta Kultura Bitartekaritzako Programaren esparruan, ENTRE NOSOTRAS/ GURE ARTEAN proiektua jarri du abian berriro, Irunen bizi diren emakume migratzaileei eta ez-migratzaileei zuzendua.
2022an 39 emakume izan dira Gure Artean taldeko kideak. Proiektu honen helburua da emakumeen arteko babes eta elkartasun sare bat sortzea eta Irungo gizartean integratzen laguntzea, interesak eta esperientziak partekatuz, Irungo gizartea ezagutuz (ohiturak, kultura, baliabideak eta zerbitzuak, eta abar), enplegua eta prestakuntza bilatzeko gaiak landuz, eta behar duten emakumeentzat gaztelania praktikatzeko jarduerak landuz.
Izena ematerakoan, aukeratu zein taldetan parte hartuko duzun:
1. Taldea: goizez (ostiraletan, 10:00etatik 11:30etara)
2. taldea: arratsaldetan (ostegunetan, 16:00etatik 17:30etara)
Saioak Palmera Montero Gunean (4. eta 5. aretoan)
Iraupena: 29 saio
Eskoletako oporraldiak mantenduko dira, beraz aste santu, pazko aste eta udaran ez da saiorik izango.
Saioek ordu eta erdi irauten dute, eta astero egiten dira urtarriletik abendura, eskola-egutegia kontuan hartuta eta oporrak errespetatuz.
Hasiera data: Urtarrilak 12, osteguna, 16:00etan/Urtarrilak 13, ostirala, 10:00etan.
Izen-ematea doakoa da eta parte hartzaileek bertaratze-ziurtagiria jasoko dute.
Erlazionatutako dokumentuak
- Kartelak / Carteles [PDF]
- Programa [PDF]
Datuen Babeseko info. gehiago