GIZARTE ISOLAMENDUA PREBENITZEKO PROGRAMA, 75 URTETIK GORAKOAK DIREN ETA BAKARRIK BIZI DIREN PERTSONENTZAT

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Lekua Udaleko Gizarte Ongizateko profesional batek, behar bezala identifikatua eta aurretik eskatutako hitzorduaren bidez, aurretik informazio eskutitza jaso duten eta adostasuna adierazten duen adinekoen etxeetara joango da.
Izena emateko lekua eta ordutegia - Telefonoz: 010/943505152. Astelehenetik ostiralera: 08:00-20:00 / Larunbatean: 08:30-13:30
Hartzaileak 75 urtetik gorakoak diren eta bakarrik bizi diren pertsonentzat
Prezioa Doan
Telefonoa 010/943505152
E-maila sac.010@irun.org

Oharrak

Irungo Udalak Gizarte isolamendua prebenitzeko programa (2015) abian jarriko du. Programa hau 75 urtetik gorako eta 2014an bakarrik bizitzen hasi diren adinekoei zuzentzen zaie.

Programa honen xedea da populazioaren sektore honi Irunen adineko pertsonentzat daude zerbitzuen eta programen ezagutza handiagoa eskaintzea. Horretarako, langile kualifikatu batzuekin edukiko dute elkarrizketa bat.

Horretarako, Udaleko Gizarte Ongizateko profesional batek, behar bezala identifikatua eta aurretik eskatutako hitzorduaren bidez, aurretik informazio ESKUTITZA jaso duten eta adostasuna adierazten duen adinekoen etxeetara joango da. Pertsonak ez badu bisitarik egiterik nahi, horren berri eman ahal du 010 telefonora (943505152)deituz. Adierazten diren daten barruan egingo dira elkarrizketa horiek.

Elkarrizketa horietatik abiatuz, gizarte isolamendu adierazleak dituzten pertsonei doako tailer batzuk eskainiko zaizkie; tailer horien helburua berain gaitasun kognitiboak eta sozialak bultzatzea da. Aipatutako tailerrak IRASO Gizarte Zentroan eta LEKAENEA apartamentuetan egingo dira. Azken zentro honetan gimnasia terapeutikoko tailerrak eskainiko dira, egoera fisiko egokirako.

Datuen Babeseko info. gehiago

X