GIRABIRA 2022

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-08-19
Aurreikusitako amaiera data 2022-10-09

Oharrak

Girabira programa itzuli da, eta lehenengo saioa hurrengo ostiralean, abuztuak 19, izango da antzerkiari eskainia

Udaro bezala, Irungo parkeetara dator Girabira. Zortzigarren edizioa izango du programak, eta emanaldiak, tailerrak eta piknikak tartekatzen ditu hiriko parkeetan.
Girabira Irungo parkeetan barrena ibiltzen da, gaikako jardunaldiak antolatuz hiria hobeto ezagutzeko. 2022ko uda honetarako, gai hauek aukeratu dira: antzerkia, zirkua, dantza eta Txikimusika.

Girabiraren 2022ko ´tourrak´ etapa hauek izango ditu:


GIRABIRA ANTZERKIA
- Data: Abuztuak 19
- Alai Txoko Parkea
Arratsaldez

GIRABIRA ZIRKOA
- Data: Irailak 2
- Soroxarta parkea (Eguraldi txarra iragarri dutenez lekua aldatu eta Belaskoenea eskolako patioan egingo da)
Arratsaldez

GIRABIRA DANTZA
- Data: Irailak 25
- Gain Gainean Parkea
Eguerdian

GIRABIRA TXIKIMUSIKA
- Data: Urriak 9
- Mendibil Parkea
Eguardian

Bi urtetan formatu egokitu bat erabili ondoren, Girabira jatorrizko formatuarekin itzuli da. Parkeetan, gaietara egokitutako tailerrak, ikuskizunak eta kontzertuak proposatuko dira. Gainera, parkean piknika egin dezan animatuko zaio jendeari. Jarduerak batik bat familientzat bideratuta dauden, baina beste adin batzuetara ere zabalik daude.

Datuen Babeseko info. gehiago

X