GAZTEARTEAN "ZEINU HIZKUNTZA A1 ETA A2 ONLINE IKASTAROA" - Behin-betiko Izen ematea

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-02-14
Aurreikusitako amaiera data 2022-05-27
Izen-ematearen hasiera data 2022-01-26
Izen-ematearen amaiera data 2022-02-02
Ordutegia Astean bataz beste 9 ordu eta erdiko dedikazioa
Lekua Online
Izena emateko lekua eta ordutegia - Gazteria zerbitzuaren bulegoan (Foruen kalea, 2). Ordutegia Astel./Ostir: 8:00etatik 14:00etara
- Posta elektronikoa: gazteria@irun.org
Hartzaileak 16-30 urte bitarteko zehaztutakoak
Prezioa Doan
E-maila gazteria@irun.org

Oharrak

Irungo Udalak honako helburu hauei erantzuteko antolatu du ikastaroa:

a)Nerabe eta gazteentzako prestakuntza-estrategiak abian jartzea.

Zeinu-hizkuntzaren egitura-sistema ulertzea ahalbidetzen duten kontzeptuekin erlazionatzea eta ikaskuntzan sartzea.

b)Zeinuzko gorren komunitatearen berezko kultura-ezaugarriez jabetzea.

Euskal Gorrak - Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa-k kudeatzen eta ematen du online ikastaroa. Ikastaroa konstruktibismoaren ikuspegi metodologiko orokorraren barruan dago, hizkuntzen ikaskuntzarako zereginen araberako ikuspegiarekin harreman estuan, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan (MCERL) sustatuta, eta Signocampus plataformaren bidez garatuko da oso-osorik, ordutegi malguan.

Ikastaro hori gaindituz gero, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saialak eguneratze-ikastaro gisa homologatutako titulazioa lortzen da. Gainera, estatu mailan ere balio du.

BALDINTZAK:
- 16 urte beteta edukitzea 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen
- 30 urtetik gora ez izatea 2022ko maiatzaren 28a baino lehen
- Irunen erroldatua 28a baino lehen

Plaza libreak egonez gero, honako hauek har dezakete parte:

- Irunen erroldatuak ez dauden pertsonak, edo 2021eko abenduaren 31z geroztik erroldatuta daudenak.

- Hezkuntza erantzukizuna duten 30 urtetik daudenak.


ZOZKETA:

Zozketa publikoa, urtarrilaren 21an izango da, 10:00etan.
Emaitzak urtarrilaren 26ean jendaurrean jarriko dira ikusgai: www.irun.org udalaren web orrian. Gainera, zerrendak 943505404 edo 943505152 edo 010 telefonoan ere kontsultau ahal izango da.


BEHIN BETIKO IZEN-EMATEAK: 2022ko otsailaren 2ra arte

Zozketan hautatuak izan direnek Gazteria Zerbitzuak bidaliko dien inprimakia bete beharko dute, eta otsailaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dute honako bide hauetakoren bat erabiliz:

- Gazteria Zerbitzuaren Bulegoan (Foruen kalea, 2). Ordutegia Astel./Ostir: 8:00etatik 14:00etara
- Posta elektronikoa: gazteria@irun.org

Behin betiko izen-ematea egin ondoren, Gazteria Zerbitzuak ikastaroaren gida bidaliko die parte-hartzaileei.



OINARRI OSOAK ATXIKITUTAKO DOKUMENTUAN

X