GAZTEARTEAN "SORMEN TAILERRAK"

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-10-22
Aurreikusitako amaiera data 2022-12-03
Izen-ematearen hasiera data 2022-10-14
Izen-ematearen amaiera data 2022-10-19
Ordutegia Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara
Hartzaileak 4 - 8 urte
Prezioa Doaka, aurretik izen emanda
Web

Oharrak

4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako programa da Munduari Bira. Kultura eta gizarte adierazpenen aniztasuna ezagutzen laguntzeko, aniztasuna eta kulturartekotasuna lantzen baitira bertan, eta hainbat alorretan trebetasunak modu desberdin eta dibertigarrian garatzeko aukera eskaintzen da, lankidetza, elkartasuna, enpatia eta errespetua bezalako balioak zeharka sustatuz.

1. BLOKEA: AMERIKA
Bloke honetan, kontinente amerikarra ezagutzean zentratuko gara; bertako geografia, tribuak eta kontinentean elkarrekin dauden tradizioak ezagutzeko. Halloween edo hildakoen eguna ospatzea, instrumentu tradizional bat eraikitzea (euri-makila), capoeira praktikatzea, saltsa dantzatzea, cowboyen antzerki bat egitea, errezeta tradizional bat sukaldatzea eta gehiago bloke honetan egingo diren jarduerak dira.
• Egunak: Urriak 22, Azaroak 5, 12, 26 eta abenduak 3 (Larunbatak)
• Ordua: 11:00-13:00
• Lekua: Txikilab Haurtxokoa (Palmera Montero) J.A. Loidi Bizkairrondo, 12
• Izen ematea: Urriak 14-19

Beti bezala, doako jarduera da hau, animatu!
Antolatzailea: GazteARTEan, Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzua.

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X