GAZTEARTEAN "SORMEN TAILERRAK"
Erakunde antolatzailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Hasiera data | 2021-10-01 |
Aurreikusitako amaiera data | 2022-06-24 |
Ordutegia | Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara |
Hartzaileak | 4 - 8 urte |
Prezioa | Doaka, aurretik izen emanda |
Oharrak
Sormen-tailerrak sormen-proposamen bat dira, eta haurrei aukera ematen diegu arte-eremu desberdinetan trebetasunak modu dibertigarrian garatzeko. Sormena eta trebetasun artistikoak sustatzea, ingurunera eta auzora hurbiltzeko eta gizarte-sentsibilitatea sortzea, parte-hartzaileen artean komunitatea sortzea eta, zeharka, lankidetza, elkartasuna eta enpatia bezalako balioak sustatzea ditu helburu.
Programa 4 bloketan garatuko da, gai eta teknika desberdinekin, eta bakoitzak 6 saio izango ditu. Saioak larunbatetan egingo dira, 11:00etatik 13:00etara. Bloke bakoitzak aukera emango digu saioak Haurtxoko desberdin batean garatzeko. Jardueren ikuspegia parte-hartzaileen adinetara eta Haurtxoko bakoitzaren ezaugarrietara eta ingurunera egokitua dago.
Tailerista gonbidatuak izango ditugu landu beharreko gaiarekin zerikusia duten jardueretako batzuk egiteko.
1. Blokea: Urria-Abendua
• Gaia: Haurren eskubideak
• Teknika: Sormen eskultorikoa (Txotxongiloak)
• Tokia: Txikilab Haurtxokoa (Palmera Montero)
2. Blokea: Urtarrila-Otsaila
• Gaia: Osasuna, ongizatea eta elikadura
• Teknika: Sukaldaritza sortzailea (sukaldaritza osasungarria) Yoga eta gorputz-adierazpena
• Tokia: Landetxako Haurtxokoa
3. Blokea: Otsaila-Martxoa
• Gaia: Zientzia (esperimentuak, ilusio optikoa)
• Teknika: Esperimentu zientifikoak eta eszenaratzea
• Tokia: Lapitze Haurtxokoa
4. Blokea: Apirila-Ekaina
• Gaia: Ingurumena eta iraunkortasuna
• Teknika: Sormen eskultorikoa (habiak egitea)
• Tokia: Etxaldea (El Rancho) Haurtxokoa
Izen ematea: irun.org
Plaza mugatuak
Beti bezala, doako jarduera da hau, animatu sortzera!
Antolatzailea: GazteARTEan, Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzua.
Erlazionatutako programak
Datuen Babeseko info. gehiago