GAZTEARTEAN - ERAKUSKETA "El color de tu mirada"

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-10-29
Aurreikusitako amaiera data 2022-12-03
Lekua Martindozenea Gaztelekua
Elizatxo, 18
Telefonoa 943515152 / 943505435
E-maila gazteartean@irun.org
Web

Oharrak

ERAKUSKETA:

Erakusketa honetan, Emilie Filgueirarten zenbait lan aurkeztuko ditugu, FilgueirArten izen artistikoarekin.Bi lan-ildo ezberdin aurkituko ditugu, bakoitza euskarri guztiz desberdin bat, baina jatorri beretik abiatzen dena, ustilizatzen dutenak.

Emiliek pertsonen erretratuak egiten ditu, horietako batzuk pertsonaia famatuak direlako ezagutu daitezkeenak, baina kasu bakoitzean xehetasun txikietan jartzen saiatzen da arreta, mugikortasuna eta dinamismoa izan ditzaten saiatuz. Oso gustoko izan arren zuria eta beltza, gaur egun kolorearekin asko esperimentatzen du. Lan horiek guztiak paper gainean egiten ditu.

Eta bere proiektuaren beste lan-ildoak giza gorputza erabiltzen du euskarri gisa, bere aurpegiari, gorputzari eta beste batzuen gurputzen azalean irudimen eta fantasia zabala sortuz. Bodypainting izenaz ezaguna dena. Eta hauekin batera Emiliek bere beste zaletasun bat osatzeko espazio bat aurkitu du: argazkigintza.

Erakusketa honetan, A4 formatuko irudi-erretratu originalak eta Bodypainting-en egindako lanen A4 eta A3 tamainako argazkiak aurkituko ditugu. Guztira 25 lan aurkeztuko ditu.

TAILERRA:

- Parte-hartzaileak: 30
- Data: 2022/10/29
- Ordutegia: 10:30-12:30

Artista gonbidatuak bere sormen-prozesua azalduko du, ideia bat bere buruan nola sortzen den, eta pixkanaka paperera nola bideratzen duen. Bere esperientzia nolakoa izan den azalduko digu, aurkezten duen erretratu bakoitza sortuz, eta makillaje-prozesua azalduko digu, Gaztelekuko Haloween gauean erabili ahal izango dugun proposamena egin ahal izateko.

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X