GAZTE OPORRALDIAK 2023 - GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO UDALEKUAK (14-17urtekoentzat) - Aurreinskripzioa
Erakunde antolatzailea | DFG - DEPARTAMENTO DE CULTURA, COOPERACIÓN, JUVENTUD Y DEPORTE |
---|---|
Hasiera data | 2023-07-01 |
Aurreikusitako amaiera data | 2023-08-07 |
Izen-ematearen hasiera data | 2023-03-20 |
Izen-ematearen amaiera data | 2023-03-28 |
Izena emateko lekua eta ordutegia | - Interneten bidez: WEB atalaren lotura jarraituz - Zuzenean: IGazte bulegoan, San Juan Plaza, -1 solairua |
Hartzaileak | 14-17 urteko haurrak |
Telefonoa | 943445 980 /943505444 |
E-maila | udalekuak@gipuzkoa.eus / infojuvenil@irun.org |
Web |
Oharrak
Gazte Oporraldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak antolatzen duen udako programa da. Gipuzkoako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat izanik, bertan parte hartzen dutenek aukera izaten dute jarduera ludiko-hezigarriez gozatzeko.
Aurten ere, udalekuez gozatzeko aukera izango duzue, jolasaz, dibertsioaz, bizikidetzaz... eta hori guztia lagunekin eta kideekin partekatuko duzue. Eskaintza paregabea dugu Gipuzkoako gazteentzat, ausartzen al zarete gurekin bizitzera?
Bi hizkuntza-ereduren artean aukeratu daiteke.
Euskara: parte-hartzaileek beren taldekide zein begiraleekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute: euskara izango da parte-hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
Gaztelania: txanda hauetan EAEko gazteez gain, beste autonomia-erkidegoetako gazteak ere egongo dira eta, beraz, hizkuntza nagusia gaztelania izango da.
Txandak aukeratzean, pertsona bakoitzaren hizkuntza-errealitatea kontuan hartzea gomendatzen dugu; izan ere, gaizki aukeratuz gero, aisiarako eta gozamenerako diren egunak esperientzia txar bat izan daitezke.
Plaza-kopuruaren % 5 hezkuntza-premia bereziak dituztenentzat gordeko da.
ZOZKETARAKO IZENA EMATEKO DATAK: Martxoaren 20tik 28ra
ERREKLAMAZIOAK: Martxoaren 29an eta 30an egin ahal izango dira. Horretarako, zozketarako onartutakoen izenak jarriko dira eskaera aurkeztu den tokietan eta interneten.
BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK: Plaza guztiak apirilaren 17an banatuko dira, jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez.
Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, plaza lortzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da. Eskaera-orri bat baino gehiago agertuz gero, eskaera baliogabetu egingo da.
BEHIN BETIKO IZENEMATEA:
Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten jarriko dira.
Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 18tik apirilaren 26ra egin beharko dute. Online egiteko identifikazio elektronikoa behar da (B@kQ...) edo paperezko dokumentazioa Donostiako bulegoan (Anoeta pasalekua, 28) aurkeztu daiteke.
Behin betiko izena emateko epea bukatu denean, zozketan plaza lortu duen norbaitek izenik eman ez badu, plaza horri uko egin diola ulertuko dugu.
**** INFORMAZIO GUZTIA WEB LOTURA JARRAITUZ