FICAB - BIDASOKO XXIII. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA 2023
Erakunde antolatzailea | MUSEO ROMANO OIASSO / OIASSO ERROMATAR MUSEOA |
---|---|
Hasiera data | 2023-11-13 |
Aurreikusitako amaiera data | 2023-11-18 |
Izen-ematearen hasiera data | 2023-02-17 |
Izen-ematearen amaiera data | 2023-07-15 |
Lekua | Oiasso Erromatar Museoa Eskoleta, 1 - 20302 Irun (GIPUZKOA) |
Izena emateko lekua eta ordutegia | - Emailez: ficab.oiasso@irun.org. |
Telefonoa | 943639353 |
E-maila | info-oiassomuseo@irun.org |
Web |
Oharrak
Irungo Oiasso Erromatar Museoak BIDASOKO XXIII. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA aurkeztu du. Helburua da jendeari arkeologia ezagutzera ematea, arkeologoek egindako lanen ondorioz prestatu diren ikus-entzunezko lanen bidez eta lan horien sustapena eta dibulgazioa ziurtatuz. Hona horretarako oinarriak:
PARTE HARTZEA
Genero guztietako zinema-dokumentuek (dokumentala, fikzioa, erreportajea, ikerketa, eta abar) parte hartu ahal izango dute Jaialdian, edozein nazionalitateko edozein pertsona edo erakunde publikoak edo pribatuak ekoiztuak izan daitezke, baldin eta lan horien edukia arkeologiari eta bere teknikei, etnoarkeologiari eta ondare arkeologikoari eta haren kontserbazioari buruzkoa bada.
BALDINTZA TEKNIKOAK
Dokumentu zinematografikoak formatu digitalean aurkeztuko dira Hautaketa Batzordera, deskarga-loturaren bidez edo fitxategia WeTransfer, Dropbox edo antzeko beste baten bidez bidaliz. Pelikula hautatua izanez gero, eta HD-n kopiarik baldin badauka, bertsio hori eskatuko da proiekziorako. Halaber, eskatuko dira gaztelaniazko azpitituluak, izango balitu, eta ez balitu, testuaren transkripzioa azpititulazioak egin daitezen. Izen-ematea ere Festhome (festhome.com) plataformaren bidez egin daiteke, lotura honetan http://festhome.com/f/1213. Horrekin batean, honako hauek aurkeztuko dira:
. Izena emateko orria, behar bezala betea eta sinatuta, honekin batera doan ereduarenarabera.
. Obraren dokumentazioa: hiru argazki formatu digitalean (300 ppp).
. Aukerako dokumentazioa: prentsa dossierra, egilearen filmografia
EPAIMAHAIA ETA SARIAK
Jaialdiak bi sail ditu: Sail Ofiziala eta Hezkuntza Sekzioa. Inskribatutako film guztiak bi sailetako edozeinetarako hartuko dira kontuan, dituzten ezaugarrien arabera. Jaialdiko Hautaketa Batzordea izango da pelikulak aukeratzeaz eta bi sailetan banatzeaz arduratuko dena.
Honako sari hauek banatuko dira:
. Jaialdiko Sari Nagusia: 2.000 euroko saria
. Publikoaren Sari Berezia: 1.000 euroko saria
. Hezkuntza Sailaren Saria: 750 euro.
. Zientzi dibulgazioaren Arkeolan Saria: ekonomi zuzkidurarik gabea.
Hautatutako film guztiek izango dute Publikoaren Sari Berezia eta Arkeolan Saria lortzeko aukera. Baina, Jaialdiko Sari Nagusia Sail Ofizialeko film bati emango zaio eta Hezkuntza Sailaren saria sail horretako film bati.
Jaialdiko Sari Nagusiaren Epaimahaia, Antolatzaileek izendatua, ikus-entzunezkoen eta arkeologiaren munduko profesional prestigiodunek osatuko dute, eta haien epaia apelaezina izango da eta lehiaketa amaitzeko ekitaldian egingo den sari-banaketan emango da jakitera.
Publikoaren saria proiekzioetako bakoitzean jasotako bozkak zenbatuta emango da; Arkeolan Saria fundazio horrek emango du eta Hezkuntza Saria, berriz, Oiasso Museoak izendatutako epaimahaiak emango du.
Sariak ex aequo ere eman ahal izango dira; kasu horretan, dagokion diru-saria film sarituen artean banatuko da.
Sarien kopuruei PFEZren atxikipena egingo zaie, indarrean dagoen legeriak zehaztutakoaren arabera.
*** OINARRI OSOAK ATXIKITUTAKO DOKUMENTUAN
Erlazionatutako dokumentuak