ERAKUSKETARI BISITA GIDATUAK "Onirismoaren istorioak" - Menchu Gal Aretoa
Hasiera data | 2022-04-29 |
---|---|
Aurreikusitako amaiera data | 2022-05-27 |
Ordutegia | Apirilaren 29an eta maiatzaren 27an, 19:00tan |
Lekua | Menchu Gal Areatoa Urdanibia - Sarrera Vega de Eguzkitzatik |
Prezioa | Doakoa |
Telefonoa | 943505406 |
Fax | cultura@irun.org |
Oharrak
Mabi Revuelta artistaren "Onirismoaren istorioak" erakusketarako bisita gidatua, komisarioak, Helena Elbustok, zuzenduta.
Bisitak apirilaren 29an eta maiatzaren 27an izango dira, 19:00etan.
Bertaratzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
"Onirismoaren istorioak" izeneko erakusketak artistaren imaginarioa agertzen du, haurtzaroan behin eta berriz errepikatzen zitzaion amets batetik abiatuta. Bertan gertatzen diren gertaerek material onirikoen garrantzia eta unibertsaltasuna aztertzeko balio diote. Haur-amets horren hondar-intimitatea eta haren ondorioak, bertikaltasuna, aire-irudimena edo etxeko arkitekturak dira "Nire begiak itxi, basoa piztu" (Cerrar mis ojos, prender el bosque) bideo-piezaren bidez, "Akerbeltzaren amets" (El sueño del íncubo) eta" Gau iluna" (Noche intempesta) collageen bidez eta erakusketa honi izenburua ematen dion amets-artxiboaren bidez.
Erakusketa erakusgai izango da maiatzaren 29ra arte ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan 11:30etik 13:30era.