Ayuntamiento de
Buscador

EHUen 2023ko UDAKO IKASTAROA "Ezpatak baino gehiago: Burdina erromatar inperioan" - Izenematea

Erakunde antolatzailea MUSEO ROMANO OIASSO / OIASSO ERROMATAR MUSEOA
Hasiera data 2023-08-31
Aurreikusitako amaiera data 2023-09-01
Izen-ematearen hasiera data 2023-05-22
Izen-ematearen amaiera data 2023-05-31
Lekua Gordailua (Auzolan kalea, 4) eta Oiasso Erromatar Museoa (Eskoleta kalea, 1)
Izena emateko lekua eta ordutegia Interneten bidez: WEB atalaren lotura jarraituz
Telefonoa 943639353
Web

Oharrak

Hitzaldiak abuztuaren 31n eta irailaren 1ean emango dira, eta izena emateko epea irekita dago jada

Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean jardun dute Oiasso Erromatar Museoa eta Gordailua EHUren «Ezpatak baino gehiago: burdina Erromatar Inperioan» izeneko udako ikastaroaren egoitza izan daitezen. Jardunaldiak abuztuaren 1ean eta irailaren 1an izango dira Irungo bi kokalekutan: Gordailua, Gipuzkoako Kultur Ondare Mugikorraren Zentroa; eta Oiasso Museoa.

Bere menpeko lurraldeak zabalduz mende gutxi batzuetan Europako eremu zabala, Afrika iparraldea eta Mendebalde Hurbila konkistatu zituen hiri baten historia zirraragarrian, burdinak ezinbesteko lekua izan zuen. Burdina erabili zuten beren armada garaiezinaren armak egiteko, tresnak ekoizteko eta eraikinetako material gisa, nekazaritza hobetzeko, lehorreko garraiobideak eta bideak osatzeko eta nabigaziorako, baita eguneroko jardueretan ere, hala nola sukaldean, joskintzan edo ehizan.

Garai hartako burdinaren inguruko azterlanak aski berriak dira eta, gainera, emaitzarik bikainenak arkeologiaren eremuan erdietsi dira. Ikastaro honen xedea da eragin handieneko alorretan izandako ekarpenak aurkeztea: merkataritzan, ekoizpen-metodoetan, paisaian edo egitura ekonomikoetan, besteak beste. Horretarako, ikastaroa emango dute irakasleak Antzinaroko meatzaritzako eta metalurgiako aditu garrantzitsuak dira.

Ikastaroa jende guztiari zuzendua dago. Izena emateko eta programari buruzko xehetasun guztien berri izateko, interesdunek web lotura jarraitu dezakete.

X