CITA GO-ON PROIEKTUA - ZAHARTZE AKTIBOA ETA OSASUNGARRIA -
Erakunde antolatzailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Hasiera data | 2022-09-27 |
Aurreikusitako amaiera data | 2023-09-01 |
Izena emateko lekua eta ordutegia | - Web lotura jarraituta |
Hartzaileak | 60 eta 85 urte bitarteko pertsonak |
Telefonoa | 943021792 / 688755298 |
E-maila | go.on@cita-alzheimer.org |
Web |
Oharrak
Irungo Udalak, CITA-alzheimer Fundazioarekin batera, zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko ekimen bat jarri du martxan: CITA GO-ON.
CITA-alzheimer Alzheimerren gaixotasuna ikertu eta prebenitzeko fundazio bat da. Hamar urtean baino gehiagoan, hainbat ekimen, proiektu eta ikerlan eraman ditu aurrera, eta, haiei esker, gaixotasunaren ikerkuntzan aurrera egitea lortu du.
CITA GO-ON proiektuaren helburua da frogatzea bizimodu osasuntsua izanda eta arrisku kardiobaskularra dakarten faktoreak kontrolatuta narriadura kognitiboa eta Alzheimerra prebeni daitezkeela.
Zertan datza azterketa?
Parte hartzaile guztiek Osasunaren Mundu Erakundearen osasun gomendioak jasoko dituzte. Ausaz, haien erdiek gomendio horiei jarraituko diete, beren kontura, eta beste erdiak bi urte iraungo duten programa batean sartuko dira, zeinaren barruan Donostian aurrez aurre egingo diren taldeko tailerretan parte hartuko duten eta bakarkako azterketa medikoak egingo zaizkien.
Azterketa eta tailerren bidez, parte hartzaile horien estimulazio kognitiboa sustatuko da, arrisku kardiobaskularra dakarten faktoreak kontrolatuko dira, nutrizio ohiturak hobetuko dira, jarduera fisikoa sustatuko da, eta adimen emozionala eta osasun psikosoziala hobetuko dira.
Esku hartu baino lehen eta ondoren, ebaluazio mediko osoa egingo zaie parte hartzaile guztiei, haien osasun egoera eta haien egoera fisiko eta kognitiboa zer-nolakoak diren jakiteko..
tiva.
Zer egin behar duzu parte hartzeko?
Nahikoa da www.cita-alzheimer.org/es/cita-go-on webguneko formularioa betetzea, parte hartzeko irizpideak betetzen dituzun jakin dezagun. Ondoren, Fundazioa zurekin harremanetan jarriko da, emaitzen berri emateko.
Informazio hitzaldiak
Informazio hitzaldi batzuk emango dituzte:
- Urriaren 11n: Amaia Kultur Zentroan - 18:00
- Urriaren 13an: Palmera Montero gunean - 18:00
- Urriaren 24an: Artiako A.E - 18:00
- Urriaren 26an: Elitxu-Lapze A.E - 18:00
- Azaroaren 02an: Landetxako A.E. - 18:00
- Azaroaren 07an: Anzarango A.E. - 18:00
- Azaroaren 09an: Meakako A.E. - 18:00
- Azaroaren 23an: Anaka-Puiana A.E. - 18:00
Ez da beharrezkoa etortzekoa zarela jakinaraztea, baina, antolakuntza lanak errazteko, estimatzekoa litzateke mezu elektroniko bat bidaltzea, zure izen-abizenak eta zer saiotan parte hartu nahi duzun adierazita, go.on@cita-alzheimer.org helbidera; bestela, 943 021 792 edo 688 755 298 telefono zenbakira deitu dezakezu.