BORDELE-ASTORGA GALTZADA ERROMATARRA JARRAITUZ TXANGOA

Erakunde antolatzailea MUSEO ROMANO OIASSO / OIASSO ERROMATAR MUSEOA
Hasiera data 2022-07-23
Aurreikusitako amaiera data 2022-07-23
Izen-ematearen hasiera data 2022-05-23
Izen-ematearen amaiera data 2022-07-23
Ordutegia Irteera: 09:30h San Juan Plazatek
Lekua OHARETAN
Izena emateko lekua eta ordutegia OiassoErromatar Museoa
Eskoleta, 1
Prezioa 68€
Telefonoa 943639353
E-maila info-oiassomuseo@irun.org
Web

Oharrak

Imus Pyreneus Iter-XXXIV Astorga-Bordele galtzadan zegoen mansio bat zen, bidaiariek atseden har zezaketen garaiko zerbitzugune moduko bat. K. o. III. mendearen amaieran erromatar guarnizio militar bat izan zuen. Kanpamentu militarraren hondakinak eta herriko udaletxean dagoen museo txiki bat bisitatu ondoren, Auritzen geldituko gara bazkaltzera. Bazkalostean, Oihane Mendizabal arkeologo eta Aranzadiko kideak Iturissako (Zaldua) aztarnategi arkeologikoa erakutsiko digu. Hiri hau zenbait autore grekoerromatarrek aipatzen dute, horien artean Plinio Nagusiak (K. o. I. mendea). Azkeneko urteetan eguneroko bizimoduarekin lotutako hainbat eraikin eta aztarna interesgarriren zimenduak aurkitu dituzte, baita Astorga-Bordele galtzadaren trazatu bat ere. Oihane arkeologoarekin Artziko jaurerri zaharrean dagoen mansio bat bisitatuko dugu, idatzizko iturrietan ezagutzen ez zen kokaleku bat, non duela bi urte termadun konplexu baten aztarnak agertu ziren.

Ibilbidea:
- Irteera: 9:00etan Donostiako Pio XII biribilgunetik, antzinako Astoria zine parean. 9:30: Irungo antzinako bixeran
- 11:00: Donazaharreko aztarnategi eta museora bisita
- 13:30: Auritzera iritsiera
- 14:00: Bazkaria Loizu Hoteleko jatetxean
- 16:00: Zalduako aztarnategia
- 17:00: Artziko aztarnategia
- 18:00: Itzulera

DATU PRAKTIKOAK
Prezioa: 68 €.
Prezioaren barnean sartzen dira: autobusa, aipatutako leku arkeologikoetako sarrera, bisita gidatuak langile espezializatuen eskutik, bazkaria Auritzen eta bidaia asegurua.

Izena emateko baldintzak:
Plaza erreserbatzeko, museora deitu behar da. Plaza hartu ondoren, ordainketa egin beharko da, esku-dirutan nahiz banku-transferentziaz (transferentziaren kontzeptuan izena jarriz), eta inskripzio-orria entregatu. Aurreikusten den talde kopurua 20 pertsonakoa da eta bidaia ezeztatu ahalko da kopuru horretara iristen ez bada.

Informazio gehiago: www.oiasso.com edo 943.63.93.53 telefonoan.

Ordaintzeko moduak: Esku-dirutan / Dirua banku-kontuan sartuta. IBAN: ES28 2095 5188 409119163759.

X