BIZIKLETA HIRI-ERABILERARAKO TAILER PRAKTIKOA - Izenematea

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-09-20
Aurreikusitako amaiera data 2022-09-22
Izen-ematearen hasiera data 2022-09-05
Izen-ematearen amaiera data 2022-09-16
Ordutegia 10:00-13:00 (irailak 20 eta 22); 16:00-19:00 (Irailak 21)
Lekua IBARLAKO BIDE HEZKUNTZAKO PISTAN
Izena emateko lekua eta ordutegia - Interneten bidez: WEB atalaren beheko lotura jarraituz
- Telefonoz: 010/943505152. Astelehenetik ostiralera: 8:00-20:00; Larunbatetan: 8.30-13:30
Hartzaileak HIRITARRAK OROKORREAN
Prezioa Doan
Telefonoa 010/943505152
Web

Oharrak

SEMS-2022ren barruan, Irungo Udaltzaingoaren Bide Hezkuntza Sailak tailer bat antolatuko du Irungo kaleetan bizikletaz ibiltzen ikasteko. Tailer honen helburua bizikleta errepidean gidatzearekin lotutako bide-egoerak esperimentatzea da, arriskuez jabetuz, autobabeserako neurri gutxi batzuen bidez norberarengan konfiantza irabazteko eta Irungo kaleetan bizikletaz segurtasunez ibiltzeko gai izateko.

Helduei zuzendutako tailerra 3 egunetan egingo da (irailaren 20an eta 22an goizez 10:00-13:00; irailaren 22an arratsaldez: 16:00-19:00; egun bakoitzean tailer bat), praktikoa izango da eta 3 ordu inguru iraungo du. Talde txikietan egingo da (gehienez 10 parte-hartzaile egun/tailer bakoitzean).

Jardueran izena emateko, interesdun bakoitzak banakako izen-ematea egin behar du. Interesatuek Irungo Udalaren webgunean (www.irun.org) edo 010 telefonoan eman beharko dute izena, irailaren 5etik 16ra bitartean. Gehienez ere 10 pertsonak parte hartuko dute bi egunetan.

Zer eraman behar den: parte-hartzaile bakoitzak bere bizikleta eraman beharko du (kaskoa ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria). Arropa erosoa gomendatzen da.

Datuen Babeseko info. gehiago

X