ARTE TAILERRAK MENCHU GAL "Denbora-tolesak" - Izen ematea

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-07-23
Aurreikusitako amaiera data 2022-08-20
Izen-ematearen hasiera data 2022-07-08
Izen-ematearen amaiera data 2022-08-20
Ordutegia 12:00 -14:00
Lekua Menchu Gal Areatoa
Urdanibia - Sarrera Vega de Eguzkitzatik
Izena emateko lekua eta ordutegia - Interneten bidez: WEB atalaren lotura jarraituz
- Telefonoz: 010/943505152 - A/O: 08:00-19:00; Larunbatean: 08:30-13:30
Hartzaileak 5 urtetik gorako umeak eta haien familiak
Prezioa Doakoa
Telefonoa 943505406
E-maila cultura@irun.org
Web

Oharrak

Iván Gómez, "Denbora-tolesak", erakusketaren inguruan sortutako tailerra.
Erakusketa honek, mota askotariko gaiak lantzen ditu: gorputzak, mugak, boterea, herrialdeak, herritarrak, antzina, gaurkotasuna,… Ohiko erakusketak begiratzeko baino ez dira eginak. Zorionez, hau ez. Erakusketak, ikusteaz gain, senti daitezke eta jolaserako aitzakia bihurtu. Horixe da erakusketarekin batera egingo diren tailer didaktikoen helburua.

Tailerrak bi zatitan banatuko dira:
1. Irudimena iratzarriko digun ibilbide teoriko bat egingo dugu erakusketaren zehar: faisaien uhartea, mugak, eta artistak darabilzkin materialen gaineko hausnarketa egingo dugu.
2. Erakusketa abiapuntu, jolasean hasiko gara: norberak bere eskultura sortuko du. Ezinbestekoa izango da erabiltzen ez den (edo puskatua dagoen) jostailu edo objektu bat ekartzea (ez ekarri jostailurik gogokoena).

Bi tailer eskainiko dira eduki berdinarekin: lehena uztailaren 23an eta bigarrena abuztuaren 20an.

*Tailer praktikoa egiteko mantala edota zikintzeko prest dagoen arropa ekartzea gomendatzen dugu.

X