ALARDEALDIA 2022

Erakunde antolatzailea ASOCIACIÓN IRUNGO BETIKO ALARDEAREN ALDEKOAK
Hasiera data 2022-05-29
Aurreikusitako amaiera data 2022-05-29
Ordutegia 09:00
Lekua Hasiera Ama Xantalen kaletik

Oharrak

Datorren maiatzaren 29an, 22. aliz egindo da Alardealdia, urteekin San Pedro eta San Martzial jaien atari bihurtu dena. Gogorarazi nahi dugu gainera jai honetan ibiltzen den diru guztia San Martzial Alardea finantzatzeko erabiltzen dela. Aurtengo omenduak hauek dira: Ines Arregui, 2021en hil zena eta zutoihala egin zuena, Pilar Jimenez eta Anttoni Alzugarai, 1997an desfilatu zen Irungo bandera egin zutenak. Aurten, berri bezala "Enborra" bat emango zaie eskerrak emateko. Honek Alardealdiaren irudiarekin zurez egindako saria emango zaie aurten hurrengo urteetan omendutako pertsonei, oroigarri gisa.

Irteera 09:00etan irteera emango da Santa Elena kaletik. Arbes barrena Balia ibilbidera helduko gara Aldabe baserri ingurura igotzeko. Hemendik Meakara jaitsiko da eta Ibarrola ibilbidetik (Ibarla) Ibarburura joango gara Larreaundiraino iristeko. Virgen Milagrosa kalea hartu eta Urdanibia plazara joango gara.Ibilbideko eremu guztietan izango dira guneak. Postuak ere jarriko dira txistorra, solomoa eta tortilla-pintxoak, taloak eta edaria mota oro dastatzeko. Ibilbidean zehar Alardealdiaren abestia entzungo da eta gune desberdinetan Alardearekin zerikusia duten artikuluak salduko dira. Baloiak, eskumuturekoak, pontxoak, linternak edota Irungo eta Alardeko armarria duten banderak erosteko aukera egongo da.

Urdanibia plazako pintxo-dastaketan hiriko hainbat elkarte gastronomikoak parte hartuko dute. 11:15etan hasiko da eta jakiak amaitu arte iraungo du.

Ibilbidean zehar trikitari, txistulari, dantzari, abesbatza eta txaranga batek girotuko dituzte parte-hartzaileak. Urtero bezala interasatu guztiek txu-txu trenean egin ahal izango dute ibilbidea. Trena Ama Xantalen kale ingurutik irtengo da eta goiz osoan ibiliko da. Txikientzat gaztelu puzgarriak eta jolasak izango dira Larreaundi aldean. Haurren gunean margoketa eta makillaje tailerrak izango dira eta monitore espezializatu talde batek prestatuko ditu txikientzako jokoak. Zalditxoan ibiltzeko aukera ere egongo da. Goiz osoan zehar txaranga batek eta buruhandi konpartsa batek Larreaundi eta Urdanibia plaza inguruko tartea girotuko dute.

5 eta 12 urte bitarteko haurrek ibilbidea atseginagoa bihurtzeko asmoz sorturiko "Bidelagun" pasaportea betetzeko aukera izango dute. Gune Bakoitzean galdera bati erantzun beharko diote eta zigilu jarriko dien pertsona bilatu. Pasaportea galdera zuzen guztiekin entregatzen dutenean artean Tablet bat zozketatuko da. Bidea hasi baino lehen Ama Xantalen kale inguruan jaso ahalko dute txartela eta Urdanibia plazan entregatu beharko dute zozketan parte hartzeko. Zozketa bazkaria bukatutakoan egingo da (irabazlea bazkarian ez balego antolakuntzat berarekin jarriko da harremarretan ondorengo egunetan)

Azken aldietan egin zen moduan Bidasoaldean kokatuta dauden hainbat jatetxe eta tabernek oparitutako bazkari eta afarien zozketan sartzeko rifak salduko dira. Aurten 48 establezimenduk parte hartuko dute zozketaren sarietan, eta rifak euro bateko prezioan eros daitezke ohiko tokietan. Sariak Alardealdiaren egunean Ficoban egingo den bazkarian zozketatuko dira. Azken bi urte hauetako geldiadiaren ondoren Alardaren antolakuntzak taberna eta jatetxe hauei eskerrik beroenea adierazi nahi die. Covid-19ak gogor astindutako sektorea izan arren, ekintz honi babesa-ematen jarraitzeagatik.

Herri bazkaria Ficoban izango da 14:30etatik aurrera. 13:30etaki aurrera txu-txu tenak Urdanibia erakustazokarekin lotuko du. Helduentzako menua ez ezik, prezioa mantendu eta 25 eurotan salgai egongo den, haurrentzako menua era jarriko da (14 urtetaraino) 14 eurotan. Bazkarian parte hartzeko, tiketak hurrengo tokietan daude salgai:
Bar Manolo, Bar Sargia, Bar Ongi Etorri, Mercería Geno, Cerrajeria Irun, Papelería Amalen, Muebles Bidasoa, Bar Eguzki, Bar Irungo Atsegina y Bar Washinton.

Ficoba bereziki gazteei zuzendutako jarduera egitarau baten ardatza izango da. Goizean Larreaundiko atsedenlekuan kokatutako txikitxoentzako gunea Ficobara mugituko da ere 17:00etatik aurrera, esku-tailerrekin, gaztelu puzgarriekin, zalditxoan txangoak egiteko aukerarekin, baita arku rikoketa eta mahai tenisean jarduteko aukerarekin ere. 17:15etan erakustazokan bertan musika saio bat hasiko da. 18:00etan txokolatada egongo da eta 19:00etan pizza eta gozokiak banatuko dira.

Giroa alaitu eta San Juan plaza ingurutik herri bazkarira joan ez baina erakustazokara urbildu nahi dirienak mugitzeko 16:45etan kalejira bat aterako da San Juan plazatik. Academy 22 dantza taldearekin eta Bidasoako Erraldoiak eta buruhandiekin, festa giroan Ficobara jeitsiz. Txu-txu trenak San Juan eta Ficoba lotuko ditu doan arratsalde osoan zehar, 17:00etatik aurrera, irteera garai bateko Bixeratik abiatuta. Gogoratu behar da ere Ficobako aparkalekua doakoa dela 08:00etatik 20:00etara.

X