Ayuntamiento de
Buscador

2024eko UDAL EGUTEGIRAKO ARGAZKI LEHIAKETA ´Irunek badu historia eta ondarea´- Izenematea

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Izen-ematearen hasiera data 2023-04-19
Izen-ematearen amaiera data 2023-10-30
Izena emateko lekua eta ordutegia Web loturaren bitartez
Hartzaileak Argazkizaleei zuzenduta
Prezioa Doan
Web

Oharrak

Irungo Udalak herritarrak bihurtu nahi ditu 2024ko udal egutegiaren diseinuaren protagonista, beren argazki propioak aurkezteko aukera emanda.

Aurten, gaia "Irunek badu historia eta ondarea" da.

Hirian bada mendeetako historia azaltzen duen hamaika txoko. Hasi sortu zenetik, Irun hiri erromatarra zenetik alegia, eta buka XX. mendeko gertakizunetan, tartean Erdi Aroa eta industria aroa direla, hiriaren memoria gordetzen duten eraikin eta tokiak sortzen joan dira, lurzoru urbanizagarrian ez ezik, baita landa eremuan eta berdeguneetan ere. Gainera, azken urteotan, ondare aberats hori birgaitzen joan da hiria.

2024ko egutegiko argazkia irundarrek gauza horien guztien gainean duten ikuspegia izan dadin nahi dugu, eta, joan den urtean bezala, aurtengo egutegia goiz prestatzen hasiko gara, gure historiako elementu horien guztien itxura hilabetez hilabete eta urtaroz urtaro nola aldatzen doan jaso ahal izateko.

Argazki guztien artetik HAMAHIRU aukeratuko dira, azalekoaz gain. Hain zuzen ere, Irungo Argazki Elkarteak aukeratuko ditu, urtero lagundu ohi baitu udal egutegia editatzen.

Argazkiak aurkezteko epemuga:2023ko urriaren 30a.

Datuen Babeseko info. gehiago

X