2023ko SAN PEDRO ETA SAN MARTZIAL JAIETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETA
Erakunde antolatzailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Hasiera data | 2023-06-20 |
Aurreikusitako amaiera data | 2023-07-01 |
Izen-ematearen hasiera data | 2023-04-11 |
Izen-ematearen amaiera data | 2023-04-21 |
Izena emateko lekua eta ordutegia | - Zuzenean: Amaia KZ, Pío XII (Lopez Becerra kaleko sarrera) Asteartetik/Larunbatera: 9:30-12:00 eta 18:00-21:00; Igandea: 11:30-13:30 (astelehena itxita) - Postaz: Amaia KZ apirilaren 25 arte |
Telefonoa | 010/ 943505152 |
Oharrak
Irungo Udalak lehiaketarako deialdia egiten du 2023ko Irungo San Pedro eta San Martzialetako kartela eta egitarauaren azala aukeratzeko, honako OIANARRIAK kontuan artuta:
1- Edozeinek parte hartu ahalko du lehiaketan.
2- Lan bakarra aurkeztuko du lehiakide bakoitzak.
3- Gaia: Irungo San Pedro eta San Martzial jaiei buruzkoak izan behar dute aurkezten diren lanek.
4- Kartela iragartze-testua honakoa izango da:
IRUN
SAN PEDRO-SAN MARTZIAL 2023
Ekaina- Junio
5- Edozein teknika erabili ahal izango da.
6- Lanek originalak izan beharko dute eta aurretik argitaratu gabekoak.
Parte-hartzaileak kartelean erabilitako irudi eta elementu guztien gaineko jabetza intelektual eskubideen jabe izan beharko du, edo, bestela, erabilera libreko baliabideak izan beharko dira. Parte-hartzaileak izango dira oinarri hauetan ezarritakoa betetzearen erantzule.
7- Lanen aurkezpena:
-Paper euskarria: lanek 70x50 cm-ko tamaina izan beharko dute formatu bertikalean.
Lanak muntatu behar dira kartelaren neurri bereko esukarri zurrun baten gainean.
- Euskarri informatikoa: paperean aurkezteaz gain, kartel-irudia entregatu beharko da kartelaren izenburua duen CD batean (JPG edo PDF), bi erresoluziotan: bata 300 ppp-koa, 70x50cn-ko tamainan inprentara bialtzeko, eta bestea erresoluzio baxuagoan webgunerako.
8- Irungo Udalak irudi korporatiboa sartuko du jaiak iragartze-kartelean. Hori kokatzeko parte-hartzailearekin hitz egingo da.
9- Aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 11tik 21era (biak barne).
Data horretatik aurrera ez da obrarik onartuko. Hala badagokio, mezularitzaren data hartuko da kontuan.
10- Eramaten helbidea: Amaia KZ (Lopez Becerra kaleko sarreran), asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan, 11:30etik 13:30era (astelehenetan itxita. Bidalketa posta bidez eginez gero, kartela 2023ko apirilaren 25rako egon beharko da Amaia KZn.
11- Identifikazioa: Izenburua dutela eta parte-hartzailearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira lanak.
Izenburu bera daraman gutun-azal itxi batean sartu behar dira parte-hartzailea nor den jakiteko datuak, telefono-zenbakia, helbidea, NAN/IFKren zenbakia adieraziz eta posta elektronikoa.
12- Sariak: 1.200,00 euroko sari nagusia emango de eta 300,00 euroko akzesit bat. Sarien zenbatekoei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala.
13- Lehiaketa ezin izango da hutsik deklaratu.
14- Kartel irabazlea bi (2) fasetan aukeratuko da:
- 1. fasea
Arte-batzordea kartel finalistak hautatzea.
- 2. fasea
Kartel iragarlea herri-botoaren bidez aukeratzea
15- Lehenengo fasea: Lanak aurkezteko epea amaituta, Arte-batzordea 2023ko apirilaren 26an bilduko da, 12:00etan, AMAIA KZn, kartel finalistak hautatzeko.
16- Bigarren fasea: 2023ko apirilaren 29tik maiatzaren 14ra (biak barne), Udalaren webgunean (www.irun.org) jarriko dira ikusgai hautatutako kartelen karatulak, ematen den helbidean. Ondoren, bozketa-aldi indibidual bat irekiko da, horretarako prestatutako bitartekoen bidez, jendeak gehien bozkatzen duen kartela izan dadin sariaren irabazlea.
17- Kartelaren jakinarazpena eta accesitaren aukeratzea.
2023ko maiatzen 15ean, Arte-Batzordea bilduko da 12:00etan Irungo Udaletxeko Bilkura-aretoan, eta emaitzak jakinaraziko ditu, publikoak gehien bozkatu duen kartelak irabaziko duelarik.
18- Kartel irabazlea Irungo Udalaren jabetzakoa izatera igaroko da.
19- Aurkeztutako guztiak AMAIA KZko erakusketa aretoan erakutsiko dira eta aukeratutakoak udalaren web orrian ikusgai jarriko dira. Erakusketa AMAIA KZan, 2023ko ekainaren 16tik uztailaren 2ra arte izango da (biak barne).
20.- Lehiaketara aurkeztutako eta saritu gabeko originalak AMAIA KZtik kendu ahal izango dira, 2023ko uztailaren 5etik 15era (biak barne),15:00etatik 21:00etara. Egun hori igarotakoan, udalak askatasunez xedatu ahal izango ditu kendu ez direnak.
Postaz jasotzen diren kartelak parte-hartzaileari itzuliko zaizkio, hala eskatzen badu, zor zaizkion garraio-zerbitzuetara.
Udalak ez du bere gain hartuko garraiatu, manipulatu, erakutsi, biltegiratu edo antzekoen ondorioz emandako kartelek izan ditzaketen kalteen erantzukizuna.
*** OINARRI OSOAK ATXIKITUTAKO DOKUMENTUAN
Erlazionatutako dokumentuak
- Oinarriak / Bases [PDF]
Datuen Babeseko info. gehiago