2023eko UDAL EGUTEGIRAKO ARGAZKI LEHIAKETA "Irun, izen propioz"- Izenematea

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Izen-ematearen hasiera data 2022-02-10
Izen-ematearen amaiera data 2022-11-19
Izena emateko lekua eta ordutegia Web loturaren bitartez
Hartzaileak Argazkizaleei zuzenduta
Prezioa Doan
Web

Oharrak

Azken edizioetan, parte-hartzaileek, baita Irungo udal-egutegiaren erakunde laguntzailea den AFI elkarteak ere, behin eta berriz egindako eskaeretako bat izan da luza dadila argazkiak aurkezteko epea.

Hala, 2022. urtean, dagoeneko ireki da argazkiak bidaltzeko aukera, Irungo urtaro guztietako irudiak biltzeko. Horri esker, "Lau urtaroak Irunen" izenburua izango duen 2023ko egutegia egin ahal izango da.

Irungo Argazki Elkarteak urteak daramatza udalarekin egutegia argitaratzeko elkarlanean, irudiak jartzen eta urteko hamabi hilabeteak ilustratuko dituzten hamabi irudien lehen aukeraketa egiten. Hain zuzen ere, herritarrek irudiak bidali, eta elkarteko kideek lehen aukeraketa egiten dute; gero, horien artetik ateratzen dira egutegiko hamabi hilabeteetarako irudiak.

Informazio praktikoa

Udalak dagoeneko ireki du espazio bat wegunean. Han begiratu daitezke irudiek gutxieneko zer ezaugarri bete behar dituzten, eta argazkiak bidaltzeko formulario bat ere bete daiteke.

Bidalitako irudi guztien artetik HAMAHIRU hautatuko dira: HILABETE BAKOITZEKO BAT eta azalekoa. Azaroaren 19ra arte egongo da irekita argazkiak aurkezteko epea.

Argazkiek originalak izan beharko dute, inongo lehiaketatan saritu gabeak eta inongo hedabide profesionaletan argitaratu gabeak, Eta Irungo leku jakin bat berez agertu edo identifikatzen duten argazkiak onartuko dira.

Beste urteetan bezala, arreta jarri nahi da irudietan adingabeak agertu ez daitezen. Adingaberik agertzen bada, egileak gurasoen baimena izan beharko du, bere argazkia egutegian argitaratzeko.
Argazkiek .jpg luzapena eta formatu horizontala izango dute, eta 30 x 20 cm-ko luze-zabala izango dute, edo antzekoa, eta hazbeteko 250-300 puntuko bereizmena izango dute gutxienez, hautatuz gero editatuak izateko kalitate nahikoa izan dezaten.

Argazkiak udalaren webgunearen bidez bidaliko dira udalera. Parte-hartzaileen erantzukizuna izango da aurkezten diren lanetan hirugarrenen batek eskubiderik ez izatea eta irudi-eskubideak direla-eta inolako erreklamaziorik ez aurkeztea. Parte hartzaileek hiru argazki bidali ahalko dituzte gehienez. Baina azken hautaketa egiterakoan, egile bakoitzeko argazki bakarra aukeratuko da. Abendurako argitaratuko da egutegia, eta 11.000 ale kaleratuko dira.

Datuen Babeseko info. gehiago

X